Usuario:Ane Serna Ortiz de Uriarte

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Lur Gaztearen Kreazionismoa[editar]

Kreazionismoak Lurraren sorrerari egiten dio erreferentzia: unibertsoa, natura eta bizitza bera sortu ziren erari.


Lur Gaztearen Kreazionismoa kreazionismo mota bat da, zeinak dogma zentraltzat, Lurra eta bere izaki bizidunak oraingo formetan sortuak izan zirela duen, jainko baten naturaz gaindiko ekintzaz, orain dela 6000 edo 10000 urte.[1] Bere bertsiorik hedatuenean, Genesiaren Liburuaren hitzez-hitzezko interpretazioaren hutseginkortasunaren uste erlijiosoan du funtsa.[2] Bere atxikimendurik nagusiena kristauengandik dator, Jainkoak Lurra 6 egunetan sortu zuela [3] baieztatzen dutelarik, Lur Zaharraren kreazionismoarekin kontrajartzen da: Genesiaren interpretazio literalak unibertso eta Lurraren zientifikoki frogatutako adinekin bateragarriak dira. [4]


XX. mende erdialdetik aurrera, Lur Gaztearen kreazionistek – Henry Morrisetik hasita (1918-2006) – “sorkuntzaren zientzia” izeneko interpretazio pseudozientifiko bat sustatu dute, naturaz gaindiko kreazioan eta geologikoki berria den euren uste erlijiosoaren oinarritzat. [5] Lur Gaztearen zenbait kreazionista garaikideek adostasun zientifikoaren aurkako protestak planteatu dituzte, disziplina zientifiko anitzen eskutik, unibertsoak 13.8 bilioi urte dituela egiaztatzen dutenak, Lur eta Eguzki sistemaren sorrera orain dela 4.6 bilioi urte eman zela edota bizitzaren jatorria orain dela 4 bilioi urte gertatu zela. [6]


2017. urtean, Gallup enpresaren eskutik burututako kreazionismoaren inguruko inkesta baten arabera, estatubatuarren %38ak “Jainkoak gizakiak egungo forman sortu zituen, behin eta hurrengo 10000 urteetarako” baieztapena babesten zuen, gizakien jatorriari eta garapenari buruz zituzten jarrerei buruz galdetzean. [7] Enpresa honek, gainera, 35 urtetan neurtutako euskarri-mailarik txikiena izan zela ikusi zuen. Era berean, aditzera eman zen ikuspegi honen babesa txikiagoa izan zitekeela beste inkesta batzuekin alderatuta, ziurtasun eta anbibalentzia espezifikoagoa dituzten galderekin. Gallup enpresak, 2010ean galdera berdintsu bat eginda, estatubatuar helduen %40ak babesten zuela aurkitu zuen. [8]


Lur Gaztearen Kreazionismoaren antolakunde handienetarikoak Answers in Genesis, Institute for Creation Research eta Creation Ministries International dira.

Oinarria eta historia[editar]

Kreazioaren data biblikoak[editar]

Biblia kristautasun zein judaismoaren historia biltzen duen liburua da, Jainkoa ulertzeko gizakiaren eskritura bat

Lur Gaztearen kreazionistek euren ikuspegiaren iturria judaismo zaharrean dagoela aldarrikatu dute, hala nola, Ibn Ezraren (1089-1164) Genesiaren gaineko iruzkinean. [9] Vanderbilt Unibertsitateko Shai Cherryk gaur egungo teologoek testu idatzien interpretazio literarioei uko egin dietela ohartarazten digu, eta zientziaren zenbait alderdiri aurka egiten dieten judutar iruzkinek ere Lurra askoz zaharragoa dela egiaztatzen dute.


Kreazioaren data K.a. 4004. urtean gertatu zenaren kronologia onartu eta ezagunena bilakatu zen, bereziki James King Biblian inprimatua izan zelako. [10] Tradizio judu edo kristau historikoaren barruan inoiz erregistratutako sorkuntza-datarik berriena K.a. 3616. urtea da, Yom-Tov Lipmann Hellerren eskutik XVII. mendean; aldiz, proposaturiko datarik zaharrena Gaztelako Alfonso X.arena izan zen, K.a. 6984. urtean. Haatik, Lur Gaztearen kreazionismoko proposatzaile garaikide edo berriago batzuek irudi hau berreskuratu dute, milaka urtez genealogietan egon diren hutsune esanguratsuak proposatuz, Genesiaren liburuaren 5. eta 11. kapituluetan. Hala nola, Harold Campingek kreazioa K.a. 11013. urtean kokatu zuen, eta Christian Charles Josias Bunsenek, XIX . mendean, 20000. urtean.

William Shakespeare antzerkigile, poeta eta aktore ingelesaren erretratu bat, ingelesezko idazlerik garrantzitsuena.

Hasierako zenbait juduek ere Genesiaren interpretazio alegorikoa jarraitu zuten, batik bat Filonek. [11]


Erreforma protestante hermeneutikoak erreformista batzuk bultzatu zituen, besteak beste, John Calvin eta Martin Luther. Ondorengo protestanteek Bibliaren hitzez-hitzezko itzulpena aldarrikatu zuten, 24 orduko egunekin eta Lur Gaztearen ikuspegian berretsiz. [12]


Aro Modernoaren hasieran (1500-1800), Lurrak milaka urte zituelaren ikuspegia nagusitu zen: garaiko poeta zein antzerkigile ospetsuenen lanetan ageri ohi da, William Shakespeare barne:


           Lur gaixoak ia 6000 urte ditu. [13]

Iraultza zientifikoa eta Lur Zaharra[editar]

Milaka urte lehenago sortutako Lur baten ideiaren babesa filosofo eta zientzialarien artean indargabetzen joan zen XVIII. mendetik aurrera, Argien Garaia, Iraultza Zientifikoa zein aurkikuntza berrien etorrerarekin. Zehazki, aurkikunde geologikoek Lurra askoz zaharragoa zela aditzera ematen zuten, eta Abraham Gottlob Werneren Neptunismoa bezalako proposamenak, ikerketa geologiko bezala ulertzen zena Lurraren historia natural baten deskrizpio koherentearekin ezkontzen saiatu ziren. James Hutton, egun geologia modernoaren aitatzat ezagutzen dena, haratago joan zen, eta ikerketa zientifikorako denbora luzearen eztabaida zabaldu zuen. Lurra bere egoera primitibotik hondatzen ari zela onartzetik urrun, infinituki zaharra zela defendatu zuen. Huttonen hitzetan:


Gure munduaren iraganeko historia orain gertatzen dena ikustearekin azaldu daiteke… Ez dago munduari berezkoa ez zaion botererik erabiltzerik, ezta bere printzipioa ezagutzen ez dugun printzipiorik onartzerik ezta. [14]

Huttonen argudio nagusiak, ikusten ditugun etengabeko aldaketak ez zirela katastrofe baten ondorioz denbora-tarte labur batean eratzen iradokitzen zuen, baizik eta egun Lurrean gertatzen diren ezusteko higadurek sortzen dituztela. Prozesu hauek oso mailakoak zirenez, Lurrak halabeharrez zaharra izan behar zuen, denborak aldaketak egin zitzala uzteko. Plutonismoaren ideia hauek sutsuki kontrajartzen ziren heinean, katastrofismoaren inguruko ikerketa zientifikoek Lurraren adina milioika urte igotzen zuten – zientzialari modernoek onartu ohi dutena baino askoz gazteagoa oraindik, baina aldaketa handia suposatzen zuen Lurrak milaka urte batzuk baino ez zituela baieztatzen zituen ikuspegiekiko. [15]


Huttonen ideiak, uniformitarianismo edo gradualismo ezizenez ezagutuak, Sir Charles Lyellen eskutik hedatu ziren, XIX. mende hasieran. Lyellen erretorika indartsuak komunitate zientifiko nahiz publikoan Lur Zaharra onartzera gidatu zuen. Garai horretarako, William Buckland, Adam Sedgwick zein beste zenbait geologo goiztiarrek, uholde bibliko bati lotutako katastrofismoaren ideia baztertuak zituzten, euren azalpenak tokiko uhaldeetara mugatuz. 1830eko hamarkadarako, Lur Gaztearen ideia alde batera uztea adostu zen komunitate zientifikoan. [16]

Ezaugarriak eta sinesmenak[editar]

Lur Gaztearen Kreazionismoaren ideia komuna Lurra eta bizitza 24 orduko sei periodoetan sortu zela da, 6000-10000 urte lehenago. Dena dela, hau posible dela adierazteko froga geologikoen hurreratze desberdinak daude. Carleton Unibertsitateko Hezkuntza Zientifikoko Baliabideen Zentroak Lur Gaztearen bi Kreazionismo mota nagusi identifikatu ditu: [17]

  • Michelangeloren El Diluvio obra. Bertan, bere uholde unibertsalaren irudikapena egiten du, Genesiaren liburuan ageri dena, non Jainkoak uholde batekin zigortzen duen gizadi osoa.
         Uholde geologikoko sinestunek garrantzi handia esleitzen diote Bibliak azaldutako Noeren uholdeari erregistro fosilak eta estratu geologikoak azaltzeko. Lur Gaztearen Kreazionismoaren  erakunde estatubatuar nagusiek, hala nola, Institute for Creation Research and Answers in Genesisek argudio zehatz eta ebidentzia zientifikoekin mantentzen dute aurrekoa, batzuetan gaizkiulertuak egoten badira ere.
  • Interneten maiztasun gutxiagorekin ikusten den Lur Gaztearen Kreazionismoaren forma ez hain ageriko batek, unibertso, Lur edo bizitzaren garapena deuseztatzen du kreaziotik aurrera – sorkuntza estatikoki mantendu izan da hasieratik, aldaketa handirik gabe. Ronald Numbersen iritziz, uste hau, uhalde globaletara jotzearen bidez ebidentzia zientifikoak azaltzen saiatzen ez dena, ez da aurreko adibidea bezainbeste goratu. Kreazionista hauen ustez, fosilak ez dira errealak eta desagertze gehienak ez dira inoiz gertatu, hortaz, dinosauroak eta bestelako organismo iraungiak hoaxiak edo gezurrak behar dute izan, agian deabruak sustatuak.

Bibliaren ikuspegia[editar]

Lur Gaztearen kreazionistek Biblia historikoki oso zehatza eta faktikoki aldaezina dela uste dute. Henry Morrisen (Lur Gaztearen kreazionisten liderretako bat) hitzetan: “testu biblikoen irakurketarekin harreman txikia duten kristauak, hondamendi teologikoarekiko ere ez dute harremanik”. [18] Bere iritziz, kristauek Jainkoaren Hitza bete-betean sinestu behar dute, edo ez sinestu bat ere ez. Lur Gazteko kreazionistek, Genesian kreazioari ematen zaion pisua  Lurraren eta bizitzaren sorreraren faktoretzat jotzen dute, eta Biblia ulertzen duen fededun kristau batek Genesia 1-11 historikoki zehatz bezala ulertu beharko luke.

Beste kreazionismo mota batzuekiko harremana[editar]

XX. mende hasierako fundamentalisten eta modernisten arteko eztabaida antiiktelektuaren posizio garatua den heinean, ez da behin betiko adostasunik existitzen kreazionismoak inerrantzia biblikoa ebidentzia enpirikoarekin nola adiskidetu behar duen jakiteko. Lur Gaztearen Kreazionismoa jarrera literalik nabarmenena da, geozentrismoari eta Lur lauari atxikitzen zaizkien adibideak ere badauden arren. Honegatik dira ohikoak beste korronte batzuekiko gatazkak. Bereziki, egun-era kreazionismoaren, hutsuneen kreazionismoaren eta Onfalo hipotesiaren defendatzaileekin desberdintzen dira.

Egun-era kreazionismoa[editar]

Egun-era kreazionismoa Lur Zaharraren kreazionismoaren azpikorrontea da, Genesiak 24 orduko egunei erreferentzia egiten ez diela dioena. Lur Gaztearen kreazionistek, aldiz, Genesia modu ezberdinetan interpreta badaiteke ere, hau  alferrikakoa litzatekeela uste dute, ebidentzia zientifikoak Lur Gazte bat adierazten duelako.


Hala ere, Genesiaren interpretazioari dagokionez, Lur Gaztearen kreazionistek bi argudio eskaintzen dituzte. Lehenik eta behin, “egun” hitzak hebreeraz denbora-tarte luzea esan nahi badu ere, Bibliako beste leku batzuetan ez du inolaz ere adiera hori hartzen. Exodo 20an, adibidez, larunbatetan atseden hartzeko aginduak ez luke inolako zentzurik edukiko. Baieztapen honen aurrean, egun-era kreazionistek falazia exegetiko bat gauzatzen ari dela salatzen dute. Izan ere, ez dago bateraezintasunik Bibliako leku batzuetan esanahi bat erabiltzearekin, eta, beste leku batzuetan, beste bat. [19]


Bigarrenik, Lur Gaztearen kreazionistek ere argudiatzen dute, nahiz eta hitzak Bibliako tokiren batean denbora-tarte luzea adierazi dezakeen, ez dirudiela Genesiaren kasua, egunak zerrendatuta agertzen direlako eta “eguna eta gaua” gertatzen direlako; hortaz, egunek 24 ordu izan behar dituzte. Haatik, akademiko hebrear batzuek ez dute inolako kontraesanik ikusten eta posible izan daitekeela onartzen dute. [20]

Hutsuneen kreazionismoa[editar]

Hutsuneen kreazionismoa Lur Zaharraren kreazionismoaren azpikorrontea da, sortze egunen artean, mugarik gabeko hutsune luzeak egon daitezkeela defendatzen duena. Lur Gaztearen kreazionisten ustez, jarrera hau ez da beharrezkoa, berriro ere, ebidentzia zientifikoak Lur Gaztearen existentziara eramaten baikaitu. [21]

Erlijio abrahamikoetan, Adan eta Eva Lurrean egondako lehenengo gizon eta emakumea izan ziren.

Onfalo hipotesia[editar]

Onfaloren hipotesiak, Lurra gaztea izan arren, zaharragoa izateko sortua izan dela adierazten du. Teoria hau Philip Henry Gossek proposatu zuen bere izen bereko liburuan. Hipotesi honen izena grezierako “zilbor” hitzetik dator, Adan eta Eva zilborretik sortu zirela suposatuko lukeelako. Zientziak arbuitau egiten du hipotesi deuseztaezina delako, eta teologiak baztertu egiten du, Jainko engainagarri bat aurresuposatzen duelako. Beste behin, Lur Gaztearen kreazionisten ustez, jarrera hau ez da beharrezkoa, ebidentzia zientifikoan berresten direlako. [22]


Dena den, munduaren itxurazko adinaren ideia oraindik ere da Lur Gaztearen literatura kreazionistarengandik erabilia. [23] [24]

Kritikak[editar]

Gogoeta teologikoak[editar]

Lur Gaztearen kreazionistek Bibliako inerrantzia printzipioarekin bat egiten dute, hau Jainkoak inspiratua eta hutsezina dela jotzen dute, erabat autoritarioa jorratzen duen gai guztietan eta akats gabea, zientifikoki, historikoki, moralki edo teologikoki izan.


Aitzitik, Bibliak akatsik ez duela dioten teologo modernoek ere ez dute hau hitzez hitz interpretatzen; Eliza Katolikoa [25] edo Eliza Ebanjeliko [26] batzuk kasu.

Eliza Katolikoa jarraitzaile gehien dituen eliza kristaua da. 24 elizaz eratuta dago eta 1329 milioi fededun ditu munduan.


Beste teologo batzuen esanetan, Bibliak akats moral edo teologikorik ez izan arren, huts historiko edo zientifikoetan eror daiteke. Eliza Katolikoak Ingalaterra eta Galesen argitaratutako kasua aurki dezakegu, zeinetan gai sekularretan zehaztasun osoa eskatu ezin zaion adierazten duen. [27] Honen aurka, Lur Gaztearen kreazionistek, Bibliaren zehaztasun historiko eta zientifikoa bere autoritate moral eta teologikoarekin hertsiki lotua dagoela diote. Ikuspegi hau, mantendu egiten da, edo ezagutza bloke bakar eta zatiezin gisa finkatzen da. [28]


Kreazionistek ere, jarrera teologiko kristau moderno batzuk arbuiatzen dituzte, besteak beste, Pierre Teilhard de Chardinena (apaiz jesuita, geologo eta paleontologo frantsesa) eta Thomas Berryrena (historialari kultural eta ekoteologoa), zeinek Jainkozko agerkunde primarioa aurkitzen dutenak espezieen bilakaeran eta unibertsoaren garapenean, hurrenez hurren.

Gezurtapen zientifikoa[editar]

Zientzialari gehienek uko egiten diote Lur Gaztearen Kreazionismoari. XIX. mende hasieratik gertu, zientzia ortodoxoak Lurrak milioika urte baino gutxiago zituelaren ideia alde batera utzi zuen. [29] Eskala arkeologiko, biologiko, kimiko, geologiko eta kosmologikoetako neurketak Lur Gaztearen Kreazionismoak Lurrarentzat estimatzen duen adinarekin alderatuta oso desberdinak dira, 5 magnitude ordeneko aldearekin, hots, ehun milako faktorearekin. Zientzialariek, bizirik jarraitzen duten zuhaitzik zaharrenak, K.a. 12000. urtekoak direla uste dute; aurkitu diren zeramikazko lanik zaharrenak, K.a. 20000. urtekoak, Suigetsu lakuko lohi-biltegiek 52800 urte dituztela eta glaziarretako gune izoztuek, 800000 mila urte baino gehiago. Faktore guzti hauek, Lur Gaztearen Kreazionismoak Lurrarentzat estimatzen duen adina baino askoz garai zaharrago batean datatzen dira. Beste kontraesan are argiago bat, galaxiak argi-bilioika behatzeko gaitasunean aurki dezakegu.


Lur Gaztearen kreazionistek iradokitzen dutenez, ulermen zientifiko modernoaren defendatzaileek ateismoak bultzatuta jarduten dute, azken honekin ados ez daudelarik. Kritikoek baieztapen hau errefusatzen dute, ulermen zientifiko modernoaren defendatzaile asko fededunak direla adieraziz. Gainera, talde erlijioso handi askok, Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta Eliza Anglikanoak kasu, kosmologia fisikoa, bizitzaren jatorri kimikoak, bilakaera biologikoak eta erregistro fosilak bezalako kontzeptuek eskriturak baztertzea ez dakartela uste dute. Bestalde, garaikidetasunean biologiarekin, fisikarekin, kimikarekin eta geologiarekin zerikusia duten alorretan jarduten duten zientzialariek ez diote inolako sinesmen partikularri men egiten. Azken honek talka egiten du Lur Gazteko kreazionistek euren erakundeetan onartu beharreko inerrantzia biblikoa defendatzeko konpromisoarekin. [30]

Eboluzionismoa kreazionismoarekin kontrajartzen da bete-betean. Espezieak denboraren baitan aldatu eta garatu ohi direla aldarrikatzen du.

1997. urtean Gallup enpresaren eskutik burututako ikerketa batek, soilik zientzialari estatubatuarren %5ak Lur Gaztearen Kreazionismoan sinesten zuela zehaztu zuen, %40ak eboluzio teista babesten zuen eta %55ak Jainkozko inolako esku hartzerik gabeko eboluzioa. [31]


Kreazionistak ere aipuak testuingurutik ateratzeaz izan ohi dira maiz salatuak. Adibide bezala, zientzialariek, hain zuzen ere, unibertsoari buruz oraindik ebatzi ez diren misterio ugari daudela onartzen dute, eta horiek konpontzeko aktiboki lanean dihardute. Hala ere, zientzialari askok argi eta garbi onartzen dute ateismoa. Ikuspegi teologiko eta filosofikotik ere gaitzesgarria suertatzen da hutsuneen Jainkoarekiko ikuspegi hori. [32]


Horrez gain, zientzialariek adierazten dutenez, Lurreko kreazionistek eboluzionismoan ikusitako arazo guztiak ez dira oso zientifikoak edo erraz azal daitezke. [33]