Usuario:Gane Lauru/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Plagioen Liburua (1991), Jorge Oteiza.[editar]

Plagioen Liburua (El libro de los plagios. Indeseable introducido como subdirector en el Centro de Arte Reina Sofia. Formas de apoyarse en obra ajena) Jorge Oteiza euskal eskultoreak idatzitako liburuxka dugu. 1991. urtean Iruñan argitaratua, saiakera-liburu honek obraren originaltasunaren gaineko hausnarketak plazaratzen ditu, eskultoreak Eduardo Chillidarekin izandako etsaitasuna berpiztuz eta Eusko Jaurlaritzaren kultur-politikak biziki kritikatuz.

1990eko hamarkada.[editar]

1990eko hamarkadako urteak zailak izan ziren eskultore gipuzkoarrarentzat. Hamarkada honetan eskultura albo batera utzi eta literaturan murgilduko zen Jorge Oteiza. “Orri zuriak babesleku” izanik, artistak aurreko urteetan eskulturen hutsuneek eman zioten lasaitasun espirituala berreskuratuko du poesian. Horrela, 1990. urtean Existe Dios al Noroeste eta Ley de cambios poema-liburuak argitaratu zituen. Idazketa bere jardun artistiko nabarmenena bihurtzen bada ere, urte hauetan Reina Sofia Museoak enkargatutako Gazteluri Omenaldia eskultura bukatu zuen, Juan Ignacio Goikoetxea Ollaondo euskal idazleari eskainitako obra. Horrez gain, erakusketa gutxi batzuetan parte hartu zuen; hala nola, Troyes-eko Arte Modernoko Museoan "Julio González, Picasso, Chillida, Gargallo eta Oteiza" (1990) eta Oviedon "Euskal eskultoreak. Oteiza, Basterretxea eta Ugarte" erakusketan. 1991ko abenduaren 31an bere emaztea, Itziar Carreño, gaixorik hil zen Altzuzan.

Bitartean, euskal eskultura berritzeko saiakeran, Eduardo Chillidaren ekarpenek geroz eta errekonozimendu handiagoa hartzen hasi ziren. Urte hauetan, Chillidak hainbat erakusketa nazional eta internazionaletan parte hartu zuen bere ospea handiagotuz. 1980. hamarkadan jada Chillidak Nueva York-eko Solomon R. Guggenheim Museoan, Basileako Galerie Beyeler, Zuricheko Galerie Lelong edota Bartzelonako Joan Miró Fundazioan erakusketak antolatu zituen. 1981ean Kultura-Ministerioak Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eskaini zion eta 1983an Arte Ederren Europa Saria jaso zuen. Horrez gain, Arteen Asturiaseko Printze Saria (1987) eta Alemaniako Gobernuaren Ordre pour le Mérite für Wissenchaftn und Künste (1988) sariak jaso zituen. 1990an aldiz, Veneziako Biurtekoak Chillidaren banakako erakusketa bat antolatu zuen Ca’Pesaro Jauregian, eskultorearen ibilbide artistiko loriatsua omenduz.

1991. urtean Jorge Oteizak Plagioen Liburua argitaratu zuen, Eduardo Chillidarekin izandako eztabaida berpiztuz [1]​. Bi euskal eskultore hauen arteko gerra larriagotu egin zen Eusko Jaurlaritzak Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena oroitzeko Juntetxearen ondoan monumentu bat egiteko gonbita egin zionean Chillidari. Chillidaren Aitaren Etxea eskulturarekin batera, Henry Moore-en Large figure in a shelter (1985-86) [2]​ lana erakutsiko zen. Oteizak orduan, Diario Vasco-n hurrengoa idatzi zuen: "Chillida eskultorea salatzen dut gezurtia izateagatik, nire lana plagiatzeagatik eta Eusko Jaurlaritzarekin batera Gernika faltsutzeagatik”. Kontraerasoan, Chillidak bere eskulturak plagiatzen zituela argudiatu zuen. Hark aldiz, “aita eta ama errespetatzeko" eskatu zion; hau da, Moore eta bere lana errespetatzeko eskatu zion. Bitartean, hainbat sortzaile (José Antonio Fernández Ordóñez, Luis Gordillo, Cristobal Halffter, Enrique Gran, Fernando Higueras, Antonio López García, Julio López Hernández, Lucio Muñoz eta Francisco Nieva) Chillidaren alde posizionatu ziren [3]​.

“Hoy será instalada en Gernika (Vizcaya) la escultura de Henry Moore Large figure in a shelter [...], encargada en su día por el Gobierno vasco y que fue motivo, [...] , de una violenta crítica por parte de Jorge Oteiza, otro de los grandes escultores vascos; Jorge Oteiza, que reactiva periódicamente sus ataques a Eduardo Chillida mediante cartas a los periódicos, dice últimamente que éste le plagia. [...] ‘Cualquiera que haya sabido un poco de la trayectoria verbal de Oteiza, [...] , se ha dado cuenta que sólo la envidia rige su discurso’, afirma el subdirector del Centro de Arte Reina Sofía, Kosme de Barañano. ‘Oteiza es un escultor mediocre y un gran publicista. [...] A las barbaridades de Oteiza’, concluye, "siempre muy pensadas, no hay que darle mayor importancia’.” (El País, Bilbao, 1990) [4]​.

Horrez gain, Plagioen Liburuan Oteizak Eusko Jaurlaritzaren kultur-politikak zein Bilboko Guggenheim Museoaren proiektua zorrozki kritikatu zituen. Gobernuaren politika kulturalen aurka eta huts egindako beste kontaktu batzuen ondorioz, 1990ean bere produkzio osoa Eusko Jaurlaritzari dohaintzan emateko akordioa apurtu zuen. 1992ko otsailaren 4an Nafarroako Gobernuaren eskuetan utzi zituen bere eskultura-bilduma, laborategi esperimentala, argitaratu gabeko liburu eta idatziak, dokumentu-artxiboa eta liburutegia. Hala ere, Altzuzan Jorge Oteizaren irudia eta bere produkzioa omenduko zuen museo bat sortzeko proiektua aurretikoa zen. 1988an Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak eta Altzuzako Kontzejuko lehendakariak artistaren izenean  ikerketa eta sormen artistikorako zentro bat sortzeko akordioa sinatu zuten, 1992an Jorge Oteiza Fundazioaren sorrera bultzatuko zuena [1]​.  

Plagioen Liburua (1991).[editar]

“Corrigiendo las pruebas de este texto, me encuentro en la necesidad de hacer una precisión grave, públicamente. Durante la inauguración de la exposición de Federico Echevarria, [...], me encontré allí con un pintor vasco, del entourage más próximo a Oteiza que, tras hablarme profundamente sobre la Alhóndiga [...], me preguntó, muy divertido, sobre el reciente Libro de los Plagios, de Jorge. Yo acababa de recibirlo y, la verdad, no había tenido tiempo de estudiarlo. Bueno, ahora es otra cosa y quiero, de una vez por todas, exponer mi opinión:

  1. Me parece un librito muy hábil, inteligentemente compuesto.
  2. Estoy en absoluto desacuerdo con la tesis que allí se defiende por lo que, en definitiva,
  3. no me interesa nada. Nada de nada.
  4. Tengo la seguridad que estas afirmaciones, van a traerme más de un disgusto, pero creo que no me queda otra alternativa, disipando cualquier equívoco.”

(Juan Daniel Fullaondo, Laocoonte Crepuscular. Conversaciones en torno a Eduardo Chillida. 1991) [5]​.

1. Iturriaren izaera: tipologia.[editar]

Saiakera liburu honetan, Jorge Oteizak prosa ohikoa baztertu eta poesiatik gertu dagoen itxurazko idazkera bat erabiliz bere barne-gogoeta guztiak plazaratzen ditu. Izan ere, Plagioen Liburua (1991) eskultorearen hausnarketak, albisteen errekorteak, artistaren anotazio propioak eta artelanen argazkiak biltzen ditu, Oteizaren prosa arin eta biziarekin nahasten direnak.

Pamiela Editoriala bezalako argitaletxe baten eskuetatik igarotako lana badugu ere, liburuxka honek Jorge Oteizaren pentsamendu guztiak argitaratzen ditu, inolako filtrorik gabe. Zentzu horretan, mota honetako dokumentuak garaiko testuinguru artistiko konbultsoa zein artista beraren izaera ezagutzeko lehen mailako iturriak dira.

2. Forma eta edukia:[editar]

Jorge Oteizak 1991an kaleratutako liburuxka honetan, bi atal nagusi bereiztu daitezke. Lehengoa Reina Sofia Arte Zentruko zuzendariordea zen Kosme Barañano, nola izan zen itzulia Eduardo Chillidari Kultura Ministerioaren eskutik deritzo eta bigarrena bestetik besteren obran oinarritzeko formak bezala izendatua da [6]​.

Lanaren lehen atal honetan, El Diario Vasco egunkarian adierazitako zenbait albisteren berri ematen da. Horietan, Kosme Barañano Reina Sofia Arte Zentruko zuzendariordetzaren izendatzea eta oriotarraren gainean esandakoak nabarmentzen dira. Barañanok egindako adierazpenetan, Eduardo Chillidaren obraren gaineko jakitun garrantzitsuenetako bat dela kontuan hartu ostean, aurretiaz Oteizaren gaineko jardunik egin gabe, eskulturgile honetan eragin izan zuten zenbait artisten izenak aipatzen ditu.

Atalean aurrera eginik 1990. urtean Reina Sofia Arte Zentruko zuzendaria zen Tomás Llorensi Oteizak berak idatzitako gutuna aditzera ematen da eta ostera oriotarrak Barañanok emandako adierazpen ez-jakinen aurrean bere curriculuma osatzen duten zenbait datu azaltzen ditu, hain zuzen ere, artista gisa nazioartean daukan garrantzia azpimarratzeko. Berau argudiatzeko gainera, aurrean aipatutako egunkari berdinean Gloria Ariztegui Huartek Oteizaren gainean idatzitako artikuluaren zati bat atxikitzen du. Ostera, egunkari berdinean J. Oteizak Reina Sofia Arte Zentruko zuzendariordearen aurkako prentsaurreko komunikatibo bat ematen du aditzera El Diario Vasco-n.  

Kosme Barañanori egindako kritika hauspotzeko, atalaren amaieran Oteizak akademikoa identifikatzeko hiru kontzepturen gaineko gogoeta bultzatzen du, hain zuzen ere, mirabekeriaren, moldakaiztasunaren eta difamazioaren ingurukoa. Hala hausnarketa hauen artean, Barañanok berak aitortutako Oteizarengan eragindako artista horien zenbait artelan aukeratzen ditu oriotarrak. Lanen euskarri bisualen bitartez, haien artelanak bere lanen ondoan kokatzen ditu, konparaketak erraztu eta bide batez aurretiaz bultzatutako bere gaineko defentsa azpimarratzeko. Hala, David Smith, Barbara Hepwort, Moore eta Jacobsen-en obrak ikusgarri dira bere kutxa hutsen artean. Gainera erreferente bisual hauen artean obren adierazpena argitzekotan testu laburrak eta eskuz txertatutako esaldiak aurkitu daitezke.

Bigarren atala luzeagoa izaterakoan hainbat azpiataletan banatuta aurkitzen da. Lehenak atal nagusiaren izenburu berdina dauka eta honetan Aldaeraren ideia bat, Jarraipen manierista eta Oteizak bere lanekiko Plagio bezala irudikatzen dituen zenbait adibide ematen dira aditzera, horien artean adibide alemaniar bat eta Agustin Ibarrolaren obra bat. Ostera Chillidaren produkzioan sakontzeko gelditu egiten da. Prosa artistiko eta itxurazko baten Chillidaren bilakaera artistikoa zalantzan jartzen du. Oteizak berak 1958. urteaz geroztik bere prozesu esperimentala bukatutzat ematen duen unean donostiarrari bi etapa estilistiko ezberdin egosten dizkio, non urte jakin horretatik aurrera Oteizaren obrak plagiatzen hasten den. Hala, ondorengo orrietan Oteizak eta Chillidak burututako garai ezberdinetako obrak parekatzen ditu, plagioa bisualki zuzenago bilakatuz.

Ondorengo atalen artean Planismoa 3 dimentsiotan eta Planismo lineala 2 dimentsiotan bezala izendatutako eskemak aurki daitezke, horietan aurrekoari jarraiki Oteizak berak landutako zenbait forma eta aldiz Chillidak Gipuzkoako Kutxari egindako logotipoa bereizten ditu. Ostera, oriotarrak XX. mendeko artegintzan nagusi izan ziren erreferente geometriko-abstraktuak kokatzen ditu lerro kronologiko baten non, konstruktibismoaren barnean Malevich eta Picassoren osteko adierazle nagusiena Oteizak berak bere burua kokatzen duen. Hain zuzen ere, 1928tik 1958ra artean, aurretiz azaldu bezala bere prozesu esperimentala kutxa hutsekin bukatzen duen arte. Aurrera jarraituz Chillidaren lanaren inguruan ulertzen ez dituen hausnarketa erako zenbait gako ematen ditu aditzera; hala nola, Anbizioa, Lurrinak eta Marmola bezala izendatzen dituenak. Jarraian, Chillidak Donostiako hirian egindako Lau haizeen orrazia (El Peine de los Cuatro Vientos) bezala ezagutua den eskulturaren gaineko kritika jorratzen du.

Hurrengoko atala Eranskin Logistikoa izenburu gisa daramanak, Oteizaren produkzioaren bilakaeran nabarmentzen dituen obren errreferente bisualak txertatzen ditu eta horien artean honakoak aurki daitezke: Irekitze geldoa (1957), Unitate Minimoa (1959), Esferaren Desokupazioa (1957), Arantzazuko apostoluen bustoak (1953)... Lanari bukaera emateko Oteizak berak museo baten sorkuntzaren gainean zituen oinarrizko bi ideia ematen ditu aditzera eta horretan estatuko erkidego edo herri ezberdinen lanketa artistikoa bereizteko museo baten beharraren adierazpenera jotzen du. Amaitzeko, Nire lau orri zuriak bezala ezagututako atalean bere idazkiak Deia egunkarian azaleratutako albiste batekin uztartzen ditu, hain zuzen ere, Oteizak Moneo-k egindako Kursaal-eko hondoratutako harrien lana plagio gisa hartzen duenekoa. Gerora eskulturgileak aditzera ematen du berri hau gezurra dela eta era berean halako gertakari lizuna salatzen du. Lanari amaiera emateko era artistiko baten idatzitako poesia txiki bat txertatzen du.

Ondorioak: iturriaren garrantzi historiografikoa.[editar]

Plagioen Liburua (1991) Jorge Oteizaren lan-idatzien artean liburuxka aipagarria dugu. Literaturan murgildurik, 90. hamarkadan eskultore gipuzkoarrak hainbat liburu argitaratu zituen (Itziar. Elegía y otros poemas, Nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo, Goya mañana. El Realismo Inmóvil).  Hala ere, bere ikerketa eskultorikoan oraindik murgildurik, hainbat erakusketa nazional eta internazionaletan parte hartu zuen. Bitartean, Oteiza eta Eduardo Chillida - XX. mendearen bigarren erdialdeko panorama artistikoaren bi jeinu handiak - euskal eskultura berriaren sortzailearen domina nork jasoko zuen eztabaidatzen ari ziren. Gauzak horrela, Plagioen Liburuaren argitalpenak bi eskultoreen arteko liskarra larriagotu zuen, euskal panorama artistikoa polarizatzera helduz. Oteiza/Chillidaren arteko norgehiagokaren hedapena handia izan zen, Euskal Herriko komunikabideek bi artisten arteko eztabaidaren xarma ikusten jakin baitzuten.

Bi euskal eskultoreen arteko tira-bira guztiak 1997. urtean konpondu ziren, Oteizak Chillidaren familiari adiskidetze-bisita bat eskatu zionean. Chillidak, alzheimerrak jota, Oteizaren proposamena onartu zuen. Abenduaren 16an, erreportariz inguratuak, Oteizak eta Chillidak bakezkoak egin zituzten. Zabalagako besarkada (komunikabideetan “Bergarako Besarkada berria” ezizenez hedatua) eta haien inguruan sortutako eztabaida guztia oso mediatikoa izan zen. Are gehiago, euskal telebista publikoak bi euskal eskultoreen inguruko serie bat filmatzea erabaki zuen, bide latz baten amaieran kultura nazionalaren alde elkartutako artisten istorioa zabalduz [3]​.

Guzti honek Rosalind Krauss-en gogoetara eramaten gaitu: “abangoardien originaltasunaren mitoa”. Autore honen arabera, originaltasuna arte abangoardistaren falazia handiena da. Izan ere, originaltasunaren defentsa sutsua eta kopien errepresioa sortzaile abangoardisten izaeraren baitan aurkitzen ditugula argudiatzen du. Hala ere, Carlos Martínez Gorriarán-en esanetan, Oteiza haratago doa. Bere keinu eta diskurtsoarekin, Oteizak artista abangoardistak bere inguruarekin erabat berritzailea izan behar duela erakusten du; hots, eskultorearentzat artista modernoa erreferenterik gabeko sortzailea izateaz gain, bere obrarekiko erabat originala izan behar du. Hau da, artista esperimentalak ezin du bere aurreko obrara jo, bere jardun artistikoa “errepikaezina eta imitaezina” delako. Hala, originaltasunaren lasterrean lehena izan behar du, benetako artistak ez du inor imitatu behar eta funtsean, inor ez imitatu izana eta imitatua izatea artista abangoardistarentzat irabaztea litzateke[3]​.

  1. a b ÁLVAREZ, S. (2003). Jorge Oteiza. Pasión y Razón. Donostia-San Sebastián: Editorial Nerea. p. 49-50. 
  2. «Large figure in a shelter». Henry Moore Foundation. 
  3. a b c MARTÍNEZ GORRIARÁN, C. «“Contra todos y todo, pero sobre todo contra Chillida”». Oteiza, hacedor de vacíos. Madrid: Marcial Pons, Ediciones Historia, S.A. p. 366-367. 
  4. «Oteiza contra Chillida». El País. 07/07/1990. Consultado el 29 de marzo de 2021. 
  5. FULLAONDO, J.D. et. MUÑOZ, M.T. Laocoonte Crepuscular. Conversaciones en torno a Eduardo Chillida. Kain Editorial. p. 11. 
  6. OTEIZA EMBIL. J. (1991). El libro de los plagios. Indeseable introducido como subdirector en el Centro de Arte Reina Sofía. Formas de apoyarse en obra ajena. Iruña: Editorial Pamiela.