Usuario:Valencmar/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

ENRIKE PIMOULIER LASPEÑAS[editar]

Enrike Pimoulier Laspeñas
Información personal
Nacimiento 1954/06/04
Iruñea
Fallecimiento 2022/05/27
Iruñea
Información profesional
Ocupación Argazkilaria
Años activo 1980ko hamarkadatik aurrera

Enrike Pimoulier Laspeñas (Iruñea, 1954ko ekainaren 4- 2022ko maiatzaren 27) argazkilari nafar ospetsua izan zen, publizitatezko argazkigintzan eta argazkigintza humanistan espezializatua. Bere bikote profesionalarekin, Jose Luis Larrion, argazkigintzako estudio propioa sortu zuten Iruñeko Errotxapea auzoan, geroago Noainera pasa zutena. Estudioa Larrion&Pimoulier bezala ezagutzen da.

Pimoulier, Pimu bezala ezagutua lagunen artean, hainbat alditan adierazi zuen bezala, argazkilaritzarekiko zaletasuna bere aitarengandik jaso zuen. Hasiera batean argazkigintza komertzialean aritzen zun, ezkontza bezalako ebentoak jorratuz, baina denbora pasa ahala paisaiak eta argazkiginzta humanistikoan zentratu egin zen. Ospea handia hartu zuen eta horren islada baitdira Luis Valtueña sarien irabazketa 1998 eta 2002ko edizioetan.

IBILBIDE PERTSONALA[editar]

Enrikek argazkigintza bere osotasunean landu zuen, haibat adarretan murgilduz: argazkigintza komertziala, paisajistikoa... Hala ere, badakigu argazkigintza humanista eta publizitatezkoa benetan gustuko zuela.

Argazkigintza humanista gizakiei hausnarketak sakonak burutzera gonbidatzen gaitu, horregatik Enrikek hau hainbat ONG-en laguntzarekin landu zuen, horien artea Tierra de hombres, Mundu bat eta Jaun Bonal aurkitzen ditugu.

Pimoulierrek idatzitako artikuluak eta argazkiak prentsa ezagunetan argitaratu egin dira, hala nola, El Mundo, El país , Dario de Navarra... Gainera, bere erakusketak ikusgai izan dira espaniar estatuko hainbat puntuetan, nahiz eta Argetinan ere.

Aipagarria da hainbeste profesionalekin lan kolektiboak egin dituela, adibidez, Javier Muñoz kazetariarekin egindakoa: "Tierra de Fiesta" deitua, marka turisitiko bat sortzea zen xedea, erdignea Iruñea izanda . Hala ere, webgunean errusieraz eta txinatarrez aritzeko aukera badute, herrialde hauetako turistek bere hizkuntzetan Iruñeko informazioa bilatzeko erraztasunik ez zutela konturatu zirelako.

LARRION&PIMOULIER[editar]

Jose Luis Larrion izan zen Enrike Pimoulierren bikote profesionala, biek nafar argazkigintza paisajistikoan ospea lortuz. Lehen aipatutako moduan, elkarrekin argazkigintzako estudio bat sortu zuten, publizitatezko argazkiginztan espezializatua. 1980ko hamarkadatik aurrera, biek elkarrekin lan egin dute, nahiz eta bakoitzak ere bere lan/proiektu propioak burutu.

1992an Sanferminak: 204 orduz festan liburua argitaratu zuten, non sanfermiei buruzko istoriak, gertakizunak eta argazkiak bilduta daude. Urte batzuk geroago, gaia berdinaren ildotik erakusketa bat prestatu zuten, festa hauekin harreman handia dituzten pertsonen erretratuak erakutsi zituztenak.

LUIS VALTUEÑA SARIA[editar]

1997tik Espainiako Mundu Mediko elkarteak emandako saria baitda, argazkigintza humanistikoaren barnean kokatzen diren argazkiak saritzeko. Pimoulier 1998ko eta 2002ko edizioak irabazi egin zituen, hurrengoak izan ziren bere lanak:

1.-1998ko edizioan, bidaia argirantz izenarekin 3 argazki argitaratu zituen eta argazkien atzean dagoen istoria honakoa da: Enrike Pimoulier mundu mediko kanpaina batekin bidaiatu zuen Mauritaniara, hango biztanleriaren artean betaurrekoak banatzen hasi ziren.

Hiru argazkietan ateratzen da emakume berdina, hiru posizio ezberdientan: lotsarengatok ahoa estaltzen eta betaurrekoak ipintzen.


2.- 2002ko edizioa, inozioaren galketa izenarekin hainbat argazki argitaratu zituen Muaritaniako gartzela batean: hauetan hainbat gazte barroteen artean ateratzen ziren, begibista tristea azaleratzen.


Bere bi lanak herrialde azpigaratuen egoera sozialak salatzea dute xedetzat, horregatik argazkigintza humanistak hausnarketak egitera gaonbidatzen gaitu, egoera sozial horiek sakonta justuak edo gaizki ikusiak direlako gure gizartean.

BESTELAKOAK[editar]

Hainbat erakusketa burutu ziren Enrike Pimoulierren omenez. Horren adibide 2023ko martxoaren 29tik apirilaren 23ra, Iruñeko kondestable jauregian ospatutako erakusketa da. Enrekireren artxibategitik ateratako argazki xelebreak ziren, nahiz eta bere artxibategian 80.000 argazki baino gehiago badaude.

BIBLIOGRAFIA[editar]

- Bueno, E. N. (2022, 28 mayo). Muere el fotógrafo pamplonés Enrique Pimoulier a los 67 años. Diario de Noticias de Navarra. https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/2022/05/28/muere-fotografo-pamplones-enrique-pimoulier-3560705.html

-Canovas, C. (2012). Navarra/fotografía. Dirección General de Cultura-Institución Príncipe de Viana, Gobierno de Navarra, pág. 224, 349, 354, 387, 391, 350, 351, 388, 389.

-Mapi. (s. f.). Entrevista a Enrique Pimoulier. https://aftelae.blogspot.com/2014/02/entrevista-enrique-pimoulier.html

- Premio Internacional Luis Valtueña Fotografía Humanitaria. (2022, 3 mayo). Enrique Pimoulier Laspeñas - Viaje a la luz - Premio Internacional Luis Valtueña Fotografía Humanitaria. https://premioluisvaltuena.org/ganador/1998/enrique-pimoulier-laspenas/viaje-a-la-luz/#slide-3

-Premio Internacional Luis Valtueña Fotografía Humanitaria. (2023, 9 enero). Enrique Pimoulier Laspeñas - Inocencia perdida - Premio Internacional Luis Valtueña Fotografía Humanitaria. https://premioluisvaltuena.org/ganador/2002/enrique-pimoulier-laspenas/inocencia-perdida/

- RedacciÓN, & RedacciÓN. (2023, 27 marzo). Condestable acogerá una exposición en homenaje al fotógrafo pamplonés Enrique Pimoulier. Pamplona Actual. https://www.pamplonaactual.com/articulo/cultura/condestable-acogera-exposicion-homenaje-fotografo-pamplones-enrique-pimoulier/20230327123239331491.html+