Usuario:Realzalea/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Liu Yang (astronauta)[editar]

Liu Yang (txineraz, 刘洋; pinyin, Liú Yáng; Zhengzhou, 1978ko urriaren 6an, Txinako lehenengo errepublica popularra) gidari eta astronauta txinatarra da. 2012ko ekainaren 16an, espaziora joan zen lehen emakume txinatarra bilakatu zen, Shenzhou 9 misioko tripulazioko kide gisa.

Biografia[editar]

Liu Yang 1978ko urriaren 6an jaio zen, Zhengzhouko Unibertsitateko Ospitalean. [1]​Ez zuen anai-arrebarik izan eta Beijing-en bizi zen, gurasoekin. Henan eskualdeko langileak ziren. PLA Air Force Aviation Unibertsitatetik graduatu zen Changchunen.

1997an, Liu EPLko aireko armadan sartu zen, eta pilotu gisa kalifikatu egon zen hegaldi-unitate bateko buru izan aurretik, PLAAFko mailarik handiena okupatuz. 1.680 orduko esperientzia du heganean eta esperientzia askoko neska da.

500 milioi emakume txinatarretatik, Liu Yang aukeratu zuten. [2]​Liu Shenzhou 9ko tripulaziorako hautatu zuten, Tiangong 1 espazio-estaziora tripulatutako lehen misiorako. Liu espaziora joaten lehen astronauta emauke txinatar bihurtu zen. Misioa 2012ko ekainaren 16an abiatu zen. Tripulatutako espazio-misio horretan, Liuk esperimentuak egin zituen espazio-medikuntzan.

Emakumeak espazioan[editar]

Valentina Tereshkova espaziora bidaiatu zuen lehen emakumea izan zen. 1963ko ekainaren 16an bidali zuten Vostok 6 misioan 26 urterekin. Espaziora joan zen lehen estatubatuarra Sally Ride izan zen, 1983an, 32 urte zituela. Sobietar Batasunak espaziora bidali zuen 1963an lehen astronauta. Berrogeita bederatzi urte geroago, emakume txinatar batek antzeko bidaia bat egitea lortu zuen.

Shenzhou 9 misioa[editar]

Txinako Shenzhou programak antolatutako hegaldi espaziala izan zen, eta 2012ko ekainaren 16an jaurti zuten, 10:30etan (GMT). Misioaren helburua, Tiangong 1 espazio-estazioarekin akoplamendua egitea izan zen eta ibilaldi eta esperimentuak egitea, misioak irauten zuen 14 egunetan.

  1. admin (20 de agosto de 2018). «Biografía de Liu Yang astronauta china». Mujeres Notables. Consultado el 26 de abril de 2021. 
  2. admin (20 de agosto de 2018). «Biografía de Liu Yang astronauta china». Mujeres Notables. Consultado el 26 de abril de 2021.