Usuario:Irati.landa/Ea.eu

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Ea (askotan Ie ahoskatua) Bizkaiko kostaldean dagoen udalerri txikia da. Bertakoek herriari Ie deritzote ahoskatuz. Arrantza izan da jarduera tradizional nagusia XVI. mendetik. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 886 biztanle zituen.

Eak badauka erreka bat, herria erdi-erditik zatitzen duena, etxeak errekatxo honen inguruan kokatuta daude, horrela bi kale luze osatuz paraleloan. 4 zubi daude kale batetik bestera zeharkatzeko aukera ematen digutenak.

Hondartza eta portua ditu herriak, udan jendez gainezka egoten direnak nahiz eta neguan hutsik mantendu, arrantzale gutxi batzuk ikusi ditzakegularik. Erreka hondartzararte heltzen da, marea bajatzen denean ia ia ur gabe uzten duelarik.


Kokalekua[editar]

Izen bereko ibaia herriburuan bertan itsasoratzen da, udalerria bitan bananduz. Alde bi horiek lau zubik lotzen dituzte, horietatik zaharrena, "erromatarra" deritzona, armarrian agertzen dela. Herria itsasadarrean dago kokaturik, portu natural baten ondoan.

Udalerriaren ipar-mendebaldean, Natxituako auzoan, Natxituko lapatza harrizko hondartza dago.

Auzoak[editar]

  • Bedaru
  • Natxitu
    • Angelutxu

Udalerri mugakariak[editar]

  • Bizkaiko golkoa
  • Ispaster
  • Ibarrangelu
  • Ereño

Historia[editar]

Ea XVI. mendean jaio zen, Ereñok eta gaur egun udalerriko auzoak diren Natxituako eta Bedaroako arrantzaleek Ea ibaiaren itsasadarrak osatzen duen portu naturalean kokaleku iraunkorra osatu zutenean. XIX. mendera arte Eak ez zuen udalerri izaerarik izan. Ea ibaiak banantzen zuen herria bitan: erdi bat Bedaroako elizatearen zati zen eta beste erdia Natxituko elizatekoa. Hau da Eak bi parrokia-eliza izatearen arrazoia, ibaiaren alde banatan eta zubi batek bakarrik banaturik. Zubi horretaz gain, beste hiru zubik lotzen dituzte herriaren erdi biak.

XIX. mendean, Eako portua, zatitzen zuten elizateak baino botere eta biztanleria handiagoa izanik, Bedaroari eta Natxituari batu zitzaien, Ea izeneko udalerria sortuz. Udalerri berri horren herriburua Eako portuan ezarri zen.

Udalerriko lehenengo biztanleei dagokienez, aurkitutako aztarna arkeologiko zaharrena Kristo ondorengo I. mendeko giza itxurako estela bat da. Natxituan aurkitu zuten eta ohiz kanpoko aztarna da Bizkaiko arkeologian. Aurrealdean giza itxurako irudia dauka eta atzealdean ikoroski formako gurutzea. Flaviotarren garaikotzat jo zuten (K.o. I. mendea) eta adituen arabera bertoko biztanleen artelana da, ageriko erromatar eragina duen arren.Gaur egun ez dago ia Erdi Aroko herriguneei buruzko informaziorik. Hala ere, jakin badakigu Natxituako parrokia orduko Ibarrangelun kokatuta zegoela eta XV. mendean bereizi egin zela. 1325. urteko dokumendu baten arabera, badirudi Bedarona Lekeitioko elizateko zati bat zela hiribilduari puebla-karta eman baino lehen.

XIV. eta XV. mendeak oinaztarren eta ganboatarren arteko borroka odoltsuaren lekuko izan ziren. Borroka Bizkaia osoan zehar hedatu zen eta Eako udalerria erdibitu egin zen: Bedarona Adan de Yarza (Zubietako jaunak) familiaren alde agertu zen eta oinaztarren alderdian borrokatu ziren; Natxitua, berriz, ganboatarren alde agertu zen eta Adan de Yarza eta Arteaga familien babespean borrokatu zen. Gatazka horren isla ziren 1492. urte inguruan eraiki ziren gotor-etxeak.

Eako kasuan, baliteke arrantza eta antzeko jarduerak egiteko aldi baterako egonleku izatea. Hala ere, herria bera Bedaronako, Ereñoko eta Natxituako elizateetako arrantzale nabigatzaileek sortu zuten XVI. mendean. Udalerri berria itsasoaren gainetik dagoen itsasertzeko arku malkartsu batean kokatu zuten eta mugak Natxitua eta Apikale mendietan eta Ea Muturrean ezarri zituzten, Ereño eta Natxituako elizateen alboan. Data zehatza ezagutzen ez dugun arren, badakigu XVII. mendearen bigarren erdialdean Ereñok zuen eskumena Bedaronako elizatera eskualdatu zela.

Beranduago Gernika eta Lekeitio arteko komunikabide berria sortu zen eta nekazaritzarako lur aprobetxagarriagoetan ereiten hasi ziren. Gainera, jaurerrian bakea ezarri zen. Egoeraren hobekuntza orokorrak Bedaronako eta Natxituako hazkuntza ekonomiko eta demografikoa eragin zuen eta gutxinaka herriak garatzen joan ziren.

Orduko Eak auzo bana zuen ibaiaren alde bakoitzean. Bat Ereñoko elizatean zegoen eta bestea Natxituan, eta beraz bertako errejidore leialen menpe zeuden gobernu politikoaren arloan. Ez zeukaten ahotsik ezta boturik Gernikako Batzar Nagusietan. Herriak bi parrokia zituen; zaharrena 1550. urtean eraiki zuten, San Juan Bataiatzailearen izenpekoa zen eta Natxituako Andre Mariaren menpe zegoen. Benefiziodun apaiz batek egiten zituen elizkizunak eta bere nagusiak Lekeitioko Zubieta eta Arteaga oinetxeetako jabeak ziren. Jurisdikzio berean zeuden Sorkundearen Andre Maria baseliza (Talako Ama esaten diotena), burdinola bat eta zenbait errota. Jesusen Andra Mari parrokia, berriz, Ereñoko San Migelen menpe zegoen. Benefiziodun apaiza Zubieta oinetxeak mantentzen zuen, erregearen nagusi mertzenarioak, eta berari zegokion hamarrenak kobratzea.

Eako herritar gehienak arrantzan aritzen ziren. Hori dela eta, ibaia itsasoratzen den gunean portu txiki bat zeukaten eta eskabetxe-industria bat sortu zuten esekitoki eta gazitegiekin. 1884. urtean Natxitua eta Bedaronako elizateak batu egin ziren eta gaur arte iraun duen Eako udala sortu zuten.

Demografia[editar]

Eako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.692 1.751 1.723 1.623 1.587 1.436 1.222 1.193 1.009 852 802 810 844

Hauteskundeak 2011[editar]

Cuatro partidos presentaron candidatura en la alcaldía en las pasadas elecciones municipales; . Estos fueron los resultados:

Lau partidu aurkeztu ziren alkatetza lortzeko asmoz Eako herrian; Bildu, EAJ-PNV, PSE-EE eta PP. Hauek izan ziren emaitzak:

Alderdi Bozkak Zinegotzi
Bildu 379 4
Euzko Alderdi Jeltzalea 253 3
Euskadiko Ezkerra 3 0
Partido Popular 1 0

Bilduk irabazi zituen. PNVk 3 zinegotzi lortu zituen, eta PPk eta PSE-EEK ez zuten ezer lortu.

Ostatuak[editar]

Andutza Nekazalturismoa[editar]

1.502. urteko baserria. Gaur egun zaharberritua, leku paregabean kokaturik dago, Urdaibai-en, Harremanetarako: Telefonoa: 94 625 41 14 / 635 73 35 70


Astei nekazalturismoa[editar]

Ea Astei landetxea Bizkaiko lekurik ederrenean kokatua dago, Urdaibaiko Biosfera erreserban. Harremanetarako: Telefonoa: 94 627 65 11 / 619 56 01 23


Bekale Pentsioa[editar]

Bekale pentsioak antzina Lapasakua deituriko etxea zaharberritu ondoren, 2012ko uztailaren 27an ireki zituen bere ateak Eako herrigunean. Harremanetarako: Telefonoa: 0034 94 627 59 02


Ermintxo hotela[editar]

Ermintxok atsedenaz eta lasaitasunaz gozateko behar duzun guztia du, edertasun paregabeko paisajearen erdian. Harremanetarako: Telefonoa: 94 627 77 00


Tabernak[editar]

Aritza[editar]

Harremanetarako: Helbidea: Aritza kalea, 15

Arrantzale[editar]

Harremanetarako: Helbidea: Nagusia kalea, 19 Telefonoa: 94 627 51 59

Elejalde Taberna (Bedaroa)[editar]

Harremanetarako: Helbidea: Elexalde, 5 Telefonoa: 94 627 52 30

Ermintxo jatetxea[editar]

- Kategoria: Izar 1eko hotela - Euskal sukaldaritza - Gelak: 9 - Zerbitzuak: Jantokia, Hitzaldi-gela, Aparkalekua, elbarrientzat zerbitzuak, Telebista - Onartzen du ordaintzea: Visa, Master Card Harremanetarako: Helbidea: Elexalde auzoa, 30, 48311 Ea Telefonoa: 946 27 77 00


Errekaize Jatetxea[editar]

Harremanetarako: Helbidea: Kale nagusia, 13 Telefonoa: 94 627 50 33


Eskoikiz[editar]

Harremanetarako: Helbidea: Goiko bidea, 1 Telefonoa: 94 627 52 62

Herriko Taberna (Bedaroa)[editar]

Harremanetarako: Helbidea: Elexalde, 8 Telefonoa: 94 627 51 29

Itsas Ondo[editar]

Harremanetarako: Helbidea: Jesus kalea, 21 Telefonoa: 94 627 50 48

Txangurru[editar]

Harremanetarako: Helbidea: helbidea: Donibane enparantza, z/g Telefonoa: 94 627 50 25


Dendak[editar]

Eako nekazaritzaren sektoreak aspaldi galdu zuen garrantzia. Egun, familia gutxi batzuk soilik aritzen dira nekazaritza-lanetan eta tomateak negutegietan hazten dituen establezimendu bakar bat dago. Abeltzaintzari dagokionez, herrian bi ustiategi daude. Izan ere, Eako herritar gehienak udalerritik kanpo kokatutako enpresetan egiten dute lan, batez ere Gernika inguruko industria-sektorean, Bilboko zerbitzu-alorrean edo Gizaburuagako Okamika industrialdeko enpresetan.

Herrian bertan dauden enpresa gehienak ostalaritzako sektorekoak dira. Dena den, aipatzekoa da Egoin enpresak zur-eraldaketan egiten duen lana, baita zerrategi-, eraikuntza- eta iturgintza-enpresa txikien jarduerak ere.

  • Aloña
  • Errekagane
  • Ainhoa
  • Sarats Ileapaindegia
  • Egoin
  • Santi

Ikastaroak[editar]

  • Gorputz espresioa, dantza umeekin

4 urtetik gorako umeak eta umeekin dantza egin duen edonor ASTELEHENAK 17:30:18:30

  • Judo

5 urtetik gorako umeak ASTEARTEAK 17:30-19:00

  • Psikomotrizitatea

3-6 urte bitarteko umeak OSTEGUNAK 15:45-17:15

  • Gimnasia

Goizeko taldea: ASTEAZKEN eta OSTIRALAK 9:30-10:30

Arratsaldeko taldea: ASTEARTE eta OSTEGUNAK 18:45-19:45

  • Pilates

ASTEARTE eta OSTEGUNAK 17:30-18:30

  • Aerobik

ASTEARTE eta OSTEGUNAK 20:00-21:00

Hezkuntza zentroak[editar]

  • Haizeder Eskola

Helbidea: Elexalde, 29 - 48311 - Natxitu-Ea Telefonoa: 94 465 10 19

  • Loradi Haurreskola

Helbidea: Jesus kalea, 4 - 48287 - Ea Telefonoa: 94 627 50 63

Osasuna[editar]

  • Medikua

Harremanetarako: Helbidea: Donibane Enparantza, 2. (udaletxearen beheko solairua) Telefonoa: 94.627.551.35

  • Farmazia

Harremanetarako: Helbidea: Denda Kalea, 4 Telefonoa: 94.627.52.07

  • Lagun etxea

Adinekoentzat egoitza. Kopurua: 20 pertsona Harremanetarako: Helbidea: Jesus

Garraioak[editar]

Kultura[editar]

Kultur taldeak[editar]

Ea herrian hainbat kultur talde daude herriko ekintzak egiteaz arduratzen direnak. Hauek dira taldeak, auzo guztietakoak kontuan hartuz:

  • Kirikiñauzi gazte asanblada
  • HEA
  • Zakilixut Mendi taldea
  • Karabi
  • Natxitxuko jai batzordea
  • Bedaruko jai batzordea
  • Ieko Jai batzordea

...

Herriko jaiak[editar]

San Juanak[editar]

Herriko jaiak ekainaren 24an ospatzen dituzte, sanjuanak. Herritarrek, San Juan bezperan, musika eta dantza artean su handi bat egiten dute Aritza deituriko hondartzan, umeek inguruan salto eta kanta egin dezaten. Trikitixa, pandero, txistu eta danbolinaren soinuarekin batera.

Jai hauetan adin guztietako partaideak aritzen dira kaleetan zehar, heldu zein ume, gazte zein zahar. Jaiak ekainak 23ko gaueko 12etan hasten dira, eta beste 3 egunetan zehar ekintzak egon ohi dira herrian zehar. Jai batzordeak antolatzen ditu jai hauek guztiontzako ekintzak prestatuz. Musika izaten da gau eta egun, kontzertuak ere jartzen dituzte, umeen jolasak prestatzen dituzte.

Jaietako azken eguna, ekainak 26, Ietarren eguna deitzen zaio, nahiz eta herritarrek erreka eguna deitu. Izena, egunean bertan egiten duten bereizitasunagatik jarri izan diote. Arratsaldean, egunean zehar ur artean pasa ostean, herritarrak herriko errekara sartzen dira jantzita, adin guztietako jendea. Eta kantuz alaitzen dituzte herriko txoko guztiak. Hau izaten da gazteek gogokoen duten eguna, San Juan suan eta erreka egunean biltzen da Jende gehien.

Jai hauek aurrera eraman ahal izateko, Aste Santu aldera, diru bilketa bat egiten dute herriko gazteek etxez etxe. Udaletxeak ematen duen diru laguntzaz gain.

San Inazio[editar]

San Inazio jaiak uztailaren 30 eta 31an ospatzen dira Bedaru auzoan. Bi egun hauetan zehar ere, ume jolasak, nagusientzako hamaiketakoak eta gazteentzako kontzertuak prestatzen dituzte. Eta nahiz eta Eako jaietan batzen den jende kopurua ez egon, giro polita sortzen da.

Andra Mari[editar]

Andra Mari jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Natxitu auzoan. Egun baten bakarrik dira jai hauek, mozorro eguna eta kontzertuekin janzten dute kolorez herria. Umeek lan handia egiten dute mozorro lehiaketan parte hartzeko, eta gaualdera danta egiteko musikarekin herriko gazteak biltzen dira.

San Bartolo[editar]

Hau ere, Bedaru auzoan ospatzen da abuztuaren 24ean. Jai hauetan, bedaruko zelaietan kanpina egiteko ohitura hasi zuten gazteek, eta orain, urtero egiten dute 3 egunetan zehar. Egunean bertan, San Bartoloko landetan, erromeria bat egiten da, adin guztietako jendea hurbiltzen da txinga jokoan aritzera, pintxo bat jatera, edota soilik bertako giroan musika entzutera. Urtero dago paella lehiaketa egiteko ohitura, nahiz eta aurreko urtean bertan behera utzi behar izan sute arriskuengatik. Gauean, Bedarun bertan, kontzertua jartzen dute plazan.

Udako Jaiak[editar]

San Juanetako jaiak ez dira Ean bertan ospatzen diren jai bakarrak. Udatiarren jaia deitutakoa ere egiten da abuztuaren azken asteburuan. Bi egunez osatuta dago, honetan ere pilota txapelketak, musika eta kalejirekin. Baina jai hauek bereizitasun bat daukate, mozorro desfilea egiten da herriari buelta emanez txistuen soinuarekin. Altxikar aldaparen gainean geratzen da jendea arratsaldeko 5ak inguru mozorrotuta bertatik bajatu eta herriari buelta emateko, azkenik frontoian amaitzen da txokolatada batekin, musikaz gain.

Honetan ere diru bilketak egin behar izaten dira jaiak aurrera eraman ahal izateko.

Jaialdiak[editar]

Poesia egunak[editar]

Gabriel Aresti olerkariak azken egunak kostaldeko herri honetan igaro zituen, eta horrek inspiratu zion olerki batzuk idaztea. Hori dela eta, 2003tik "Eako poesia egunak" antolatzen dituzte urtero uztailean. HEA kultur taldea da jaialdi honen arduraduna, nahiz eta herritarren laguntza ere onartzen duten. 4 egunetan zehar hainbat ekintza prestatzen dituzte, hala nola, poesia errezitaldiak, antzerki saioak, musika emanaldiak etab. Auzo guztietan zehar banatzen dituzte ekintza hauek. Gainera, herri eta hiri ezberdinetako jendea hurbiltzen da bertara. Idazle, bertsolari eta musikari ezagunak ikusi eta ezagutzeko aukera ere zabaltzen digute ekintza hauek, une polit eta dibertigarri bat eskaintzeaz gain. Adin guztientzako prestatua dago, egitarauen bertan ere, gazte zein helduek egindako aurkezpenak sartzen dira.

Gazte Eguna[editar]

Abuztuaren lehen ostiralean ospatzen dute herriko gazteek egun hau. Urteetan zehar Natxituko Gazte eguna izenarekin izan da ezaguna, baina 2012tik aurrera herriko auzo guztiek bat egitea erabaki zuten eta ordutik aurrera guztiok bat gazte eguna ospatzea. 2012.urtea izan da lehenengoa talde lanean lan egin izan dutena. Egunean zehar hainbat ekintza egiten dituzte; tortila lehiaketa, kontzertu mordoa, olinpiadak... Goizeko 11ak aldera hasten den jaialdi hau ez da amaitzen hurrengo goizalderarte. Ea, nahiz eta herri txikia izan, leku askotako jendea hurbiltzen da musikaz eta giro onaz gozatzera.


Eatar ezagunak[editar]

Ondasun nabarmenak[editar]

Herriko arkitektura ondareari dagokionez, aipatzekoak dira Jesusen Andra Maria eliza, San Joan Bataiatzailearen eliza (Natxitua) eta San Pedro (Bedaroa) parrokiak, Bartolome Deuna (Bedaroa), Agate Deuna (Natxitua) eta Talaiako baselizak eta Erdi Arokoak diren Anduizar eta Aiua baserriak.

Zer ikusi[editar]

Jesusen Andra Mari parrokia[editar]

Hasieran eraikin errenazentista zen, baina barroko estiloan berregin zuten. 1725. urtean kapera bat gehitu zuten Kristo de Zapatecas izenpeko ebanjelioaren alboan eta ia bigarren mailako nabea dirudi.

San Juan Bataiatzailearen parrokia[editar]

Hasieran eraikin errenazentista zen, baina beranduago barroko estiloan berregin zuten.

Kontsolazioko Andre Mariaren parrokia (Natxitua)[editar]

Eraikinaren gehiengoa neoklasikoa bada ere, garai bateko elementu batzuk gorde ditu, besteak beste, arku zorrotzeko atea eta arku konopialeko bi bao ajimezatu. Hormen ingurua eta elizako atal nagusia antzinakoak dira. Elementu horiek egungo elizaren atal zaharrenak dira, baina gainerakoa 1833. urtera arte egin ziren obretan gehitu zen.

San Pedro parrokia (Bedarona)[editar]

XVI. mendean sortu zuten lehendik zegoen baseliza baten leku berean. Gaur egungo baselizaren estiloa klasiko berantiarra da. Baselizak: San Bartolome (Bedarona), Santa Ageda (Natxitua) eta Talako Ama (Ea).

Udaletxea[editar]

Neurri handiko eraikina da. Behealdean kareharri grisez eginiko arkupe altua du eta goiko bi solairuek mentsulen gainean jarritako balkoi-itxurako baoak dituzte.

Baserriak[editar]

Erdi Aro berantiarreko bi baserri nabarmentzen dira: Anduizar (Angeretxu), arkupearen azpian dobeladun arku zorrotzeko atea duena, eta Aiua, atzealdean dobeladun arku zorrotzeko atea duena. Badaude beste baserri interesgarri batzuk ere, adibidez, arkupea eta barrualdea eusteko haritz edo gaztainondozko zutabe handiak erabiltzen dituztenak: Longa (Natxitua), Zeleta eta Biarte (Angeretxu), Mendiola Atxekoa, Mendiola Aurrekoa (Mendiola)...

Beletxe[editar]

Talako pasealekuan dagoen zurezko eraikina da. Zutabe handiak ditu eta arrantzarako tresnak gordetzeko erabiltzen da. Eako eraikin nabarmenena da eta horregatik agertzen da herriko armarriaren goialdean.

Asurtoki aztarnategi paleontologikoa[editar]

Ibaia itsasoratzen den tokitik hurbil dagoen faila batean kokatuta dago. 1969. urtean aztarnategiko edukiaren zati bat atera zuten eta zaldien hezurrak zirela frogatu zen. Lehenengo arrantzaleek eraikitako etxeak desagertu badira ere, badaude oraindik ikusgai dauden eraikinak. Ateburuen arabera, XVIII. mende erdialdekoak dira gehienak: Urrutia Etxea (1774), Abaitua Etxea, Etxeandi, Bedarona Etxea (1790). XIX. mendeko etxeak ugariagoak dira, hala nola Zabala Etxea (1807).

Ikusi ere bai[editar]

Erreferentziak[editar]