Usuario:Nmemj/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre
Goiko kaba zaina, beheko kaba zaina, azigos zaina eta beren aferenteak

Azigos zaina (Grekeraz: Azygos) lunbarraldean hasten da goranzko zain lunbar gisa, eta bizkarrezurraren eskumaldean kokatzen da. Azigo zain sistemaren osagaia da. Zain honek saihetsarteko zainak garraiatutako odola jasotzen du, baita ere goi-eskuman dauden lehenengo saihetsen artekokoa, nahiz eta goiko kaba zaina beherago egon. Goiko kaba zainaren atzeko paretan drainatzen du. Zortzigarren eta zazpigarren gune interkostalen mailan, hurrenez hurren, hemiazygos zaina eta hemiazygo zain laguntzailearen odola ere jasotzen du.

Azigo zain sistema[editar]

Azigo zain sistemaren[1]​ osagai nagusiak azigo zaina, azigo zain txikia eta hemiazigos zain laguntzailea/gehigarria dira. Haien bitartez, barrunbe abdominal eta torazikoaren pareten odol-itzulia gauzatzen da. Beraz, metameriako zainak biltzen dituzte: sahietsartekoak, saihetspekoak eta lunbarraldekoak. Gainera, porta sistema edo beheko kaba oztopatzen direnean, azigos sistema bide alternatibo nagusia da diafragmaren azpiko egituren drainatze benosoa lortzeko. Azigos eta hemiazygos zainen beste aferente batzuk esofagikoak, mediastinikoak, perikardikoak eta bronkialak dira.

Egitura[editar]

Azigos zaina, kasu gehienetan, eskuineko goranzko bena lunbarraren eta eskuineko 12. bena interkostalaren (eskuineko bena subkostalaren) loturaz sortzen da barrunbe abdominalean.

Aldakortasunak[2][editar]

Enbrioi garapenean gerta daiteke azigos zaina bizkarrezurraren erdian agertzea edo 2 zain independente izatea. Bestetik, nahiz eta gehienetan orno lunbarren mailan sortzen den, suerta daiteke gorago ematea bere sorrera.

Ibilbidea[editar]

Pareta zainen eskema irudikatzen du. Goi-eskuin aldean, azigos zaina irudikatua.

Barrunbe abdominaletik barrunbe torazikora pasatzen da, diafragma-muskulua hiato aortikotik zeharkatuz. Bizkarrezurraren eskuinaldetik igarotzen da gorantz. Bere igarobidean, eskuineko bena interkostalen odol-isuria jasotzen du; beraz, pareta torazikoen eskuineko zatia drainatzeaz arduratzen da. Zortzigarren eta zazpigarren gune interkostalen mailan, hurrenez hurren, hemiazygos zaina eta hemiazygo zain laguntzailearen odola ere jasotzen ditu. Azkenik, goiko kaba benaren atzeko paretan drainatuko du odola; hain zuzen ere, T4-T5 mailan azigos arkua izeneko egituran eta erdiko mediastinoan.

Izena[editar]

Azygos[3]​ grekeratik dator eta hitz honek bakoiti esan nahi du.

Patologiak[4][editar]

Azigos zainaren lesioa[editar]

Istripu edota erorketengatik azigos zaina apurtu daiteke. Horrek pneumotoraxa eragin dezake, non , odola barrunbe intrapleuralean sartzen den. Hau X izpiak erabiliaz detekta daiteke eta tratamendu bezala torakotomia bat aplikatzen da, non odola toraxean egindako ebakidura baten bidez dreinatzen den.

Azigos zainaren aneurisma[editar]

Aneurisma odol hodien paretetan osatzen den globo itxurako protuberantzia bat da. Kasu honetan, azigos zainaren kalibrea 7nmkoa izan beharrean, handiagoa da aneurismagatik. Egoera hau beste patologia edota egoeratan agertzen da; besteak beste, porta zainaren hipertentsioan, goiko kaba zainaren azigos azpiko zatiaren obstrukzioan, beheko kaba zainaren obstrukzio eta tronbosian, haurdunaldian, gibel zainaren tronbosian…

Aneurisma hau askotan asintomatikoa da, baina kirurgia beharrezkoa litzateke birika-enbolia (odola biriketara sartzea odol hodi baten apurtzearen ondorioz) bat gertatzeko arriksua balego.

Beheko kaba zainaren sindromea[editar]

Beheko kaba zaina butxatua dagonean, zain berri txikiak agertzen dira eta azigos zaina kalibrez handitu daiteke. Ondorioz, lesioak ager daitezke azigosean, eta odol kopuru gutxiagok lortzen du bihotzera bueltatzea. Arnasteko zailtasuna, hantura, arazo kognitiboak, arritmia kardiakoa... dira ager daitezkeen sintoma ohikoenak.

Tratamendu bezala, kirurgia edota odol hodiak txikitzeko medikamenduak har daitezke.


Azkenik, azigos zaina aparatu medikoak injektatzeko erabiltzen denez (kateterrak etab. sartzeko); batzuetan, prozesu hauetan sortutako arazoek aipatutako pneumotoraxa edota azigosaren lesioak eragin ditzazkete.

Erreferentziak[editar]

  1. [anatomia-funtzionala.pdf - UPV/EHU Ikasmaterialak «anatomia-funtzionala.pdf - UPV/EHU Ikasmaterialak»] |url= incorrecta (ayuda). 
  2. «Azygos vein». Kenhub (en inglés). Consultado el 12 de diciembre de 2021. 
  3. «Definition of AZYGOS». www.merriam-webster.com (en inglés). Consultado el 12 de diciembre de 2021. 
  4. «Here’s a Quick Overview of the Azygos Vein». Verywell Health (en inglés). Consultado el 12 de diciembre de 2021.