Usuario:Nahia Alonso/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Emakumeen kirola[editar]

Sarrera[editar]

Emakumeen kirola terminoa soilik emakumeak protagonistak diren kirol eta kirol ligak izendatzeko erabiltzen da. Hau da, partaideak emakumeak dira. Emakumeen kirola amateurra edota profesionala izan daiteke. Hala ere, emakumeen kirola ez da gizonena bezain ospetsua eta jarraitua. Emakumeen partehartzea kiroletan gizonena baino baxuagoa izan da. Izan ere, tradizioz ekintza publikoak diren ekintzetan (lan munduan, politikan eta kulturan kasu) emakumeen partehartzea txikiagoa izan da beti[1]​.

Emakumeak kiroletan sartzea prozesu berantiarra izan da eta era askotako mugak izan ditu. Batez ere estereotipo sozial eta kulturalei aurre egin behar izan diete. Batez ere gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen kontra egin dute, oso zabalduta dagoen pentsamendu bat baita. Historian zehar zenbait aldaketa eta borroka egon dira emakumeen kirola sustatzeko asmotan. Esan daiteke emakumeen kirola XIX. mendean hasi zela. Garai horretan emakumeen borroka nabaria zen, haien eskubide berdintasuna lortzeko. Beraz, lortu nahi zuten berdintasunen artean kirolarena ere bazegoen.

Historia[editar]

Hasiera[editar]

Emakumeen kirolaren data zehatza ez da oso argia. Hasieran, kirola bakarrik gizonek praktikatzen zuten eta emakumeek ez zuten ezta baimenik ikustera joateko. Lehenengo kirol ekitaldiak Grezian eman ziren, Olinpian, k. a. 776 urtean[2]​. Bertan Joko Pitikoak, Istmikoak eta Nemeoak sortu ziren. Horiek guztiak Joko Phanelemiko zeritzenak osatzen zuten. Jokoak lau urtean behin ospatzen ziren eta Zeus jainkoari ohore egiteko ziren. Zeusi balentria eta indarra erakutsi nahi zioten. Horretarako, biluzik konpetitzen zuten, haien gorputz zaindu eta indartsuak erakusteko. Hori dela eta, emakume ezkonduek ez zuten eskubiderik ekitaldiak ikusteko, soilik emakume ezkongabeak joan zitezkeen. Gainera, garai horretan emakumea objektu estetiko bezala ikusiak ziren. Espartan, aldiz, emakume gazteak korrikan eta gimnasian aritzen ziren, gizonen parean[3]​.

Beste salbuespen bat Deliar Jokuak dira. Hauek Febo Jainkoaren eta Artemis Jainkosaren omenez egiten ziren eta emakumeek eta haien semeek baimenduta zuten sarrera.

Garai horretan kiroletara joateko ezintasunaren legea oso zorrotza zen eta emakumeak joaten baziren edo joateko ahalegina egiten bazuten, heriotza-zigorra jasaten zuten.

Joko horietan, ordea, bazegoen modu bat emakumeek parte har zezaten, nahiz eta zuzenean ez izan. Koadriga karreretan emakume dirudunek haien zaldiak eskaintzen zituzten haiekin gizonek lehiatu zezaten. Beraz, emakume dirudunek zaldi onak zituztenean, haien zaldia lehiara eramaten zituzten eta haien zaldia irabazle ateratzekotan, haiek, emakumeak, ziren irabazleak. Hau da, koadriga gidatzen zuten gizonek ez zuten irabazten, baizik eta eramaten zuten zaldien jabeek, emakumeak izan zitezkeenak. Honetatik atera ziren lehengo emakume irabazleak. Modu honetan, Cinisa, Espartako erregeen alaba, atera zen Jokoen lehengo irabazle bezala [4]​.

Zeusen omenez egindako joko horiek baino lehen, Joko Hereoak izeneko emakumeentzako kirol ekitaldi batzuk zeuden. Hauek ere Olinpiako zelaian egiten ziren eta Zeusen omenez egin ordez, Hera jainkosari eskaintzen zizkioten[5]

Joko Olinpiko modernoak[editar]

Joko Olinpikoen sortzailea Pierre de Coubertin izan zen. Honen esanetan kirol instalazioetan emakumeak egotea antiestetikoa, interes gabekoa eta okerra zen [4]​. Beraz, Joko Olinpiko Modernoen lehenengo aldietan emakumearen presentziarik ez zen egon. Hala ere, Stamata Revithi aipatu behar da. Emakume greziar honek 1896ko Olinpiadetako maratoia egin zuen, nahiz eta gizonek egin zuten egun berean ez egin. Egun bat beranduago egin zuen, zenbait testigantza zituelarik. Hala ere, ez zitzaion kirol instalazioetan sartzen utzi[4]​.

Joko Olinpikoetan emakumearen presentzia lehengo aldiz 1900ean izan zen, Parisen. Bertan 997 atletetatik soilik 22 emakumeak ziren. http://www.unwomen.org/es/news/in-focus/women-and-sport  Hala ere, Pierre Coubertin fundatzailearen jarrera ikusita, Alice Millerrek 1921an emakumeentzako Joko Olinpikoak sortu zituen. 1911an sortutako Femina Sport klubeko kide zen, eta 1917an Emakumezkoen Kirol Federazio Frantsesa (frantsesez, Fédération Sportive Féminine Internationale edo FSFI) sortzen lagundu zuen, diruzain eta geroago presidente bihurtuz[6]​.

XIX. mendearen amaiera, kirol ekitaldien nahia ez zen lehia egotea, baizik eta elkartzeko gune bat osatzea[7]​. Emakumeen helburua bertan etekin ekonomikoak lortzea zen, ongintzarako bideratuta zegoena. Baina konturatu ziren ezberdintasunerako bide bat zela eta markak gainditzen hasi ziren, lehiakortasuna handitzen. Mundu mailan lortu den konkistarik handiena 1912an gertatu zen, Suitzar Batzorde Olinpikoak ur probak programa ofizialean sartu zituenean. Igeriketa, horrela, lehen emakumezkoen kirol olinpikoa bihurtu zen[7]​.

2012an, Londreseko Joko Olinpikoetan, izan zen lehengo aldia non emakumeek parte hartu zuten kirol guztietan[8]​.

Espainian[editar]

Emakumearen presentzia kiroletan eskasa izan zen bertako pentsamendua zela eta. Izan ere, lehen, emakumeak etxeko lanak egitera bideratua zeuden bitartean, gizonak etxetik kanpoko ekintzak egiten zituzten. Hala ere, estatus altua zuten emakumeek kiroletan parte hartzen zuten. Hau da, burgesiako edo aristokraziako kide zirenak. Kasu honetan kirolak ezin zuen zalantzan jarri haien femeninotasuna edo emakume izatea eta, beraz, golf-a edo tenis-a bezalako kirolak praktikatzen zituzten[9]​.

Espainiako Gerra Zibilean berriro emakumeen kirola debekatu zen eta zenbait hamarkadetan Joko Olinpikoetara joateko eskubiderik ez zuten izan. Hua da, 60ko hamarkadara arte ezin izan zuten Jokoetan parte hartu.

Errepublika garaia[editar]

Batez ere Bigarren Errepublikan emakumeen kirolak bultzada esanguratsu bat izan zuen. Urte garrantzitsuak izan ziren emakumeen kirola sustatzerako orduan[10]​.

Franko garaia[editar]

Frankismoan (1939-1975) emakumeen papera kiroletan nahiko murritza izan zen. Garai honetan emakumeen kirolak transformazio bat jasan zuen faszismoaren ikuspegia oinarritzat hartuta[11]​. 1941eko otsailaren 22ko Dekretuan azpimarratu zen moduan, kirola ekintza asoziatibo eta pedagogikoa izatetik, estutu autoritarioaren eredu sozial eta politikoa zabaltzeko erraminta bat izatera pasatu zen[11]​.

Gainera, aldaketa soziokultural esanguratsu batzuk ere kontuan hartzekoak dira. Esate baterako, telebistaren agerpena osa garrantzitsua izan zen. Izan ere, telebista agertzearekin batera, kirola kontsumitzeko era ere aldatu egin zen. Honetan, futbolaren garrantzia azpimarratu behar da.

Emakumeak kirolatik aldentzeko argumentuak oinarri desberdinak izan zituzten. Besteak beste, argumentu zientifiko-medikoak, erlijiosoak eta politikoak. Argumentu zientifiko-medikoei dagokienez, kontuan izan behar da garai honetan emakumearen egitekorik inportanteena ama izate zen. Beraz, higiene eta gorputz osasunerako programak finkatzea ezinbestekoa zela pentsatzen zen. Horrek, estereotipo baten agerpena ekarri zuen. Hau da, emakumea gizaki ahul moduan ikusten zen. Beste argumentu bat, esan bezala, erlijioarena izan zen. Garai horretan katolizismoa oso indartsua zen eta, eleiza kontserbadoreak inposatutako arauak zehatz mehatz bete behar zituzten. Hori dela eta, janzkera eta ekintzak nolakoak izan behar ziren araututa zegoen elizatik. Argumentu politikoei dagokienez, pentsamendu neotradizionala jarraituz, garai horretan uste zen bakoitzak bere rolak zituela eta emakumearena etxean egotea zen, heien ume eta senarrak zaintzen[11]​.

Atletismoa, adibidez, emakumeen kiroletatik kendu egin zen 1961era arte, gehiegizko esfortzu fisikoa eskatzen zuelako eta maskulinitatea indartzen zuelako[12]​.

Beraz, frankismoaren garaian emakumeen egitekoa batez ere etxean zegoen. Hau da, garaiko pentsamenduaren arabera, etxeko lanak egiten egon behar ziren emakumeak eta haien egitekorik edo helbururik inportanteena ama izatea izan behar zen. Hori dela eta, emakumeen kirola alde batera utzi zen, maskulinitatearekin lotzen hasi baitzen.

Gaur egun[editar]

Komite zientifikoak Madrilen egindako ikerketa baten esanetan, 2003an lortutako datuak direla kontuan izanda, emakume kirolari gutxiago daude errepresentatuta gizonak baino. Hala ere, goi mailako konpetizioetan emakumeen presentzia handiagoa da, nahiz eta maila sozialean behar besteko errekonozimendua ez izan.

Gainera, emakumeek arazoak edo barrerak edukitzen jarraitzen dute biologikoki, hezkuntzari dagokionez, sozio-kulturalki eta kirolari buruz hitz egiterako orduan. Horretaz aparte, emakumeen kirola gutxiago kontsumitzen da. Izan ere, hedabideetan ematen zaion trataera oso desberdina da gizonen kirolarekin konparatuz[13]​.

Gaur egun emakumeen presentzia gizarteko esparru ezberdinetara zabaltzen ari da, eta orain artean gizonaren eremu mugatu ziren alderdi askotan ikus ditzakegu emakumeak. Aldaketa horren isla ere nabaritzen hasi da kirolaren munduan ere. Kirolaren munduan emakumearen parte-hartzeak goraka egin duen arren, gehiago dira, oraindik orain, kirola egiten duten gizonezkoak[14]​.

Zapalkuntza eta genero desberdintasunak[editar]

Kirola zapalkuntza eta genero desberdintasunen beste adierazle bat da. Kiroletan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak agertzen dira. Kirol batzuetan ematen den bazterketatik hasita, genero estereotipoetara, kiroletan parte hartzeko aukeretatik pasatuz. Hau da, genero biek ez dute aukera berdinak kirolak praktikatzeko. Eskura dituzten baliabideak ez dira berdinak eta sozietateak ez du laguntzen. Hau da, ikuspegi sexista oraindik existitzen da gure gizartean eta horrek estereotipoak edukitzea dakar. Horren ondorioz, bereizketa bat egiten da. Oraindik ere gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak daude kirolei dagokienez. Maskulinitateari lotutako kirolak daude eta femeninotasunari lotutakoak ere bai. Ikuspegi sexista bat dago. Izan ere, oraindik indarra erakustearen beharra dago. Kiroletan kontaktu fisikoa eta borroka erakusteko joera dago, non emakumea ez dagoen ondo ikusita. Boxeoan, esate baterako, ez dago emakume askorik, maskulinitatearekin lotutako kirol, bat delako[15]​.

Horren adibide esanguratsu bat Joko Olinpikoetan dagoen emakumearen presentzia da. Nahiz eta emakumeen presentzia handitu den azkeneko urteetan, Manuela Aguiarek, Portugaleko legegileak, adierazi zuen oraindik diskriminazioa presente dagoela. Bere esanetan, emakume atletak gutxi ordezkatuak daude Jokoetan, aurreiritzi sexisten biktimak dira komunikazio guneetan eta haiei buruz ematen den informazioa eskasa da. Gainera, Aguiarrek azpimarratzen du emakumeek jasotzen duten soldata baxuagoa dela gizonekin konparatuz[16]​. Mundu mailan egindako lehen dokumentua emakumeen kirola indartzeko “Emakumea eta kirolari buruzko Brighton-eko Deklarazioa[17]​ izan zen. 1994ko maiatzean onartu zen Emakumeen kirola eta aldaketaren desafioari buruzko lehenengo konferentzian, Brighton-en ospatua eta Britainia Handiko Kirolen kontzejuak bideratuta, Komite Olinpiko Internazionalaren babesarekin. Konferentziak Emakumea eta Kirola estrategia internazionala bultzatu, Brightoneko Konferentzia formulatu eta Emakumea eta Kirola talde lan internazionala[18].

Deklarazio honen bertsiorik gaurkotuena, Helsinkikoa da, Finlandian 2014ko ekainiaren 12tik 15era onartu zena, Emakumea eta Kirola talde lan internazional-eko munduko 6. konferentzian. 2014ra arte Brightoneko Deklarazioa 419 organizaziok berretsi zuten[19]

Erreferentziak[editar]

  1. «Historia de la mujer en el deporte». mujer y deporte. 11 de agosto de 2007. Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  2. «Historia de la mujer en el deporte». mujer y deporte. 11 de agosto de 2007. Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  3. «Mujer y deporte. Una visión de género». cecod. 
  4. a b c Jimenez Morales, Roberto (Junio, 2015). «El deporte femenino español en los Juegos Olímpicos». Consejo Superior de Deportes. 
  5. «Cold War Games: Propaganda, the Olympics, and U.S. Foreign Policy». The SHAFR Guide Online. 
  6. Christian, Katherine (2018). Keys to Running Successful Research Projects. Elsevier. pp. 1-70. ISBN 9780128131343. 
  7. a b «Así ha evolucionado el deporte femenino en España». Sportlife. Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  8. Currie, Alan (2012-08). «The London 2012 Olympics – will there be a legacy for mental health?». The Psychiatrist 36 (08): 281-283. ISSN 1758-3209. doi:10.1192/pb.bp.111.037895. 
  9. «Deporte con nombre de mujer en España – Deporadictos». Deporadictos. Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  10. Usuario, Super. «El deporte femenino durante la República.». Fabrica de la Memoria | Recuperación de la Historia de las Mujeres. Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  11. a b c Martí, Xavier Pujadas i; Elejalde, Beatriz Garay Ibañez de; Marco, Fernando Gimeno; Goig, Ramon Llopis; Macías, Gonzalo Ramírez; Fernández, José Manuel Parrilla (2012). «Mujeres y deporte durante el franquismo (1939-1975). Estudio piloto sobre la memoria oral de las deportistas = Women and sport during francoism (1939-1975). Pilot study on oral memory of sportswomen». Materiales para la Historia del Deporte 0 (10): 37-53. ISSN 2340-7166. Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  12. RODRÍGUEZ MARTÍNEZ, DESIRE (2017). «La Sección Femenina de Falange como guía adoctrinadora de la mujer durante el Franquismo». Asparkía. Investigació feminista (30): 133-147. doi:10.6035/asparkia.2017.30.8. 
  13. «I SEMANA DE LA MUJER DEPORTISTA». I Conferencia nacional sobre mujer y deporte. 2003ko ekainaren 23 eta 24. 
  14. Etxegarai, Ainhoa Azurmendi (2009). (AR) Zergatik uzten diote emakumeek kirola egiteari? Eragiten duten aldagai psikosozialak (en eu-ES). Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  15. http://www.mujerydeporte.org. «comisión mujer y deporte -comité olímpico español-». www.mujerydeporte.org. Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  16. http://www.mujerydeporte.org. «comisión mujer y deporte -comité olímpico español-». www.mujerydeporte.org. Consultado el 28 de mayo de 2018. 
  17. ««Declaración de Brighton sobre la mujer y el deporte».». pdf. 1994. 
  18. «Grupo de Trabajo Internacional sobre la Mujer y el Deporte». «Helsinki exhorta al mundo del deporte a "Liderar el cambio, ser el cambio"». 2014ko ekainaren 15a. 
  19. «Declaración de Brighton sobre la mujer y el deporte». Wikipedia, la enciclopedia libre. 1 de noviembre de 2017. Consultado el 28 de mayo de 2018.