Ir al contenido

Usuario:Markel L/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Vicrila[editar]

Vicrila (VIDRIERIA Y CRISTALERIA DE LAMIACO), 1890ean sortu zenetik beiraren ekoizpenean aritu da. Momentu honetan Euskal Herrian antzinatasun gehien duen enpresetako bat da. Lehen urteetan txanbilak eta beira lauak ekoizten zituzten, baina urteak pasa ahala, hainbat motatako beira eta produktu ekoiztu dituzte. 1981. urtean, ARC INTERNATIONAL multinazional frantsesak enpresa osoa erosi zuen, eta hortik aurrera Espainia eta Portugal osoa hornitzen zituen taldea bihurtu zen.

2009. urtean, Vicrila multinazional honetatik banandu zen, enpresaren itxiera eragozteko. Azken urteotan, Vicrila Euskal Herriko langileekin eta eta bertoko kapitalarekin dabil. Ez bakarrik Euskal Herriko, baizik eta Espainia osoko beira ekoizlerik handiena da. Enpresan 350 langile daude baina lanpostu gehiago eragiten ditu bere inguruko enpresetan. 2016. urtean, Vicrila momentu latz batean barneratu zen, eta hartzekodunen lehiaketak deitu zuen. Honen eragileetako bat ARC International multinazionala izan daiteke, oso merke erosteko bere interesaren ondorioz.

Enpresa honek urtero 200 milioi edalontziko ekoizpen ahalmena du bere makinei esker. Hauekin haien bezeroek eskatutako edozein forma eta edukierako edalontzi eta kopak egiten dituzte.

Enpresa handia izan arren, Vicrilaren helburuetako bat Ingurumenaren Kudeatze Plana da, bere kutsadura murrizten jarraitzeko. Honetarako, garrantzi handia ematen diote birziklapenari:

Enpresak ekoizten dituen produktu guztiak material birziklatuz egiten ditu, eta erabilerarik ez duen beira guztia birziklatzen du. Beirak prozesu honetan laguntzen du, nahi beste aldiz birzikla daitekeelako .

Vicrilak sari ugari irabazi ditu urte guzti hauetan zehar, hala nola:

  • Langileen eraketarekin konpromisoaren saria (2003)
  • “5 Eses” saria (2005)
  • Gure eraketa esfortzuaren aitormen saria (2006)
  • “PRL” saria (2008)
  • Kudeaketaren bikaintasunari zilarrezko “Q”-a (2008)
  • Gazteen lan barneraketaren bikaintasunari saria (2011)