Ir al contenido

Usuario:Maider Dominguez/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 3314(XXIX) Ebazpena.[editar]

1. SARRERA[editar]

Batzar Nagusiak 1974ko abenduaren 14an 3314 (XXIX) Ebazpena onartu zuen, zeinetan eraso krimenerako erabili behar den definizioa zehazten da.

Ikusmolde klasikoan, ius ad bellum kontzeptua Estatuaren subiranotasunaren ondorio zuzena zen, bere eskubideak errespetatuak izan zitezen eta bere interesak asetzeko. Hau da, gerrarako baliabidea erabat legitimatua zegoen Estatuengandik. Hala ere, gerra errekurtsoa bi muga zituen. Batetik, gatazkak gerra deklarazio baten bitartez hasteko betebeharra, eta bestetik, gerra arau multzo baten mende jartzea, gerraren garapena gizatiartu eta bideratzeko asmoarekin.

Hau izan zen nazioarteko zuzenbide humanitarioaren aurrekaria eta ordutik, gerra mugatzeko ahaleginak egin izan dira. Hainbat saiakeren ondorio da erasoa definitzen duen ebazpen hau, zeinaren bitartez, eraso diren egoeren identifikazioa errazten da. Horrela gerraren arauketa eta mugaketari jarraituz.

2.AURREKARIAK[editar]

Gerra mugatzeko ahaleginak XX. mendearen hasieran hasi ziren. Ildo horretan, Hagako Bake Konferentziak (1899 eta 1907) eta 1919ko Nazioen Elkartearen Ituna ditugu.

Hagako konferentzia 1899tik 1907arte ospatu zen, 1874ko Bruselako Gerrako lege eta ohiturei buruzko deklarazio-proiektuan oinarritua. Konferentzia honen helburu nagusia armen erabileraren murrizketa izan zen, baina ez zen lortu, aurrerapauso oso txiki bat izanez.

Prozesu honen pausu handiak Nazioen Elkarteak hasi zituen. Nazioen Elkartea, Versalleseko tratatuaren ondorioz sorutako elkarte bat izan zen 1919an, izan ere, tratatu hori Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion eta beharrezkoa zen nazioarteko harremanak birrantolatzea eta bakea ezartzea berriro, helburu hauekin aurrera ekin zuten. Honetarako beharrezkoa zen erasoaren kontzeptua argi izatea, hau izango baitzen oinarria hainbat gertakari epaitzeko. Hala ere, Nazioen Elkarteak ezin izan zuen erasoaren definiziorik egin, eta Kontseiluaren erabaki justurako elementu gisa balio zezaketen faktoreak adierazi zituen soilik. Beraz, eraso-krimenen definizioaren erabakia 1923an hasitako prozesu luze baten amaiera izan zen 3314 (XXIX) Ebazpena.

Aipatu beharrekoa da 1928ko abuztuaren 27an Parisen sinatutako Briand-Kellog Ituna edo Gerrari Uko Egiteko Itun Orokorra izenez ezagutzen zen tresna ospetsua, bertan, Estatu kontratugileek, 1. artikuluan, gerrara jotzea gaitzesten zuten nazioarteko ezberdintasunak konpontzeko. Porrota izan arren, Nurembergeko epaiketan oso erabilia izan zen.

1939an hasitako II Mundu Gerra eta Alemania, Japon eta Sobietar Batasunaren irteerak, Nazioen Elkartearen apurketa ekarri zuen. Horrela, gudaren amaierak, 1945ean Nazio Batuen sorrera ekarri zuen. Nazio Batuak mundu mailako nazioarteko elkarterik garrantzitsuena da, honen barne-konstituzioa eta eratze-ituna Nazio Batuen Gutuna da. Elkarte hau kide guztien berdintasun subiranoan oinarrituta dago.

2.1. NAZIO BATUEN SAIAKERAK[editar]

Nazio Batuen sorrera garrantzitsua izan zen ebazpen honen garapenerako, elkarte hau izan baitzen 3314 (XXIX) Ebazpena onartu zuena.

1945eko apirilaren 25etik ekainaren 26rarte Dumbarton Oaks konferentzian formulatu eta negoziatu egin zen Nazio Batuen hasiera, bertako VIII. kapituluko B atalean (gero Gutunaren VII. kapitulua izatera igaro zena) "eraso" terminoa definitzearen proposamena zegoen, baina gai horietaz arduratzen ziren Batzordeko kide gehienen ustez terminoaren definizioa Gutunaren irismenetik haratago zegoen, gainera gerra-teknika berriak oso zail egiten zuten eraso-kasu guztiak definitzea, ideia bertan behera utziz.

Batzar Nagusiak, Nazio Batuen Erakundeen organo nagusia, 1947an Nazioarteko Zuzenbidearen Batzordea sortu zuen, nazioarteko zuzenbidea kodetzeko eta sustatzeko helburuarekin. Batzorde honen saiakerak eraso-egintzak zerrendatzeko edo erasoaren definizio orokor bat idazten saiatzeko 1951n hasi ziren. Irtenbide praktiko bakarra erasoaren definizio orokor eta abstraktua lortzea zela erabaki zuten baina ahalegin hauek ez zituzten emaitzik ekarri. Bilkura-aldi berean, gaia berriro aztertu zen, Bakearen eta Gizateriaren Segurtasunaren aurkako Delituen Kodearen proiektua prestatzen ari baitziren. Batzordeak, orduan, erabaki zuen Kodearen proiektuan zehaztutako delituen artean sartzea eraso-ekintzak eta eraso-mehatxuak.

Batzar Nagusiak 1952ko urtarrilaren 31n 599 (VI) ebazpena onartu zuen, eta bertan ondorioztatu zuten posible eta komenigarria zela, nazioarteko bakea eta segurtasuna bermatzeko eta nazioarteko zuzenbide penala garatzeko, erasoen osagai batzuk zehaztea.

Horrela, 1952an erasoaren definizioaren gaia Batzar Nagusiaren programan sartu zen. Hainbat ordezkari, batzorde berezi bat sortzearen aldekoak ziren, gaia sakonago aztertzeko eta Batzar Nagusiari definizio-proiektu bat edo gehiago aurkezteko. Data horretan 688 (VII) Ebazpena onartu zuten eta informea Batzar Nagusiaren egitarauan.

1954ko azaroaren 10ean Libanok, Siriak eta Yemenek aurkeztutako txosten bat onartzea erabaki zuen, izan ere iritzi oso kontrajarriak agertzen ziren gai honi buruz, beraz, Batzar Nagusiak 1956an txosten zehatz bat eta erasoa definitzeko proiektu bat aurkezteko batzorde berezi bat ezartzea proposatzen zuen, adierazitako ideiak eta ordezkaritzek aurkeztutako proposamenak kontuan hartuta.

Seigarren Batzordeak Batzorde Bereziaren 1956ko txostena aztertu zuen, eta beste behin ere erasoaren definizioaren gaia aztertu zuen eta kasu honetan Txilek, Kolonbiak, Kubak, Ekuadorrek, El Salvadorrek, Filipinek eta Venezuelak aurkeztutako txosten bat onartu zuen eta bertatik 1957ko azaroaren 29an, Batzar Nagusiak 1181 (XII) Ebazpena onartu zuen 1955eko abenduaren 14aren ondoren Nazio Batuetan sartu ziren 22 estatu kideren iritziak eskatuz eta beste estatu kide batzuek oharrak egiteko eskaera errepikatuz.

1959ko apirilean, jasotako hamalau erantzunek estatu kideen adostasuna erakutsiz, Batzorde bereziaren bilkura-aldia 1962ko apirilaren 2an izan zen, New Yorkeko Nazio Batuen egoitzan. Bilkura-aldi hori amaitzean, apirilaren 9an, Batzordeak, Ziprek proposatutako txostenean ebazpen bat onartu zuen. Ebazpen horretan bere lana beste hiru urtez atzeratzea erabaki zen, 1965eko apirilera arte, hala ere, bilkura honetan lana berriro atzeratu egin zen 1967arte eta Batzordeak berriro eskatu zion idazkari nagusiari Nazio Batuetan 1962ko bilkura-aldiaren ondoren onartutako estatuei eska ziezaiela erasoaren definizioari buruzko oharrak egiteko.

1967ko apirilaren 3ko batzordearen bilkuran ez zen proposatutako ebazpenik onartu. 1967ko irailaren 22an, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak Biltzarraren programan garrantzizko eta premiazko gai bat sartzeko eskatu zuen: “Erasoaren definizioa azkartzeko beharra, gaur egungo nazioarteko egoeraren argitan”. Honen ondorioz, Seigarren Batzordearen gomendioz, Batzar Nagusiak onartu egin zuen 1967ko abenduaren 18ko 2330 (XXII) Ebazpena, erasoaren definizioaren gaiari buruzko Komite Berezi bat ezartzen zuena, Batzar Nagusiari, adierazitako iritzi guztiak eta egindako proposamenak jasoko dituen txosten bat aurkezteko.

Hala ere, Komite Berezia, Batzar Nagusiaren bilkura baino lehen bildu zen, 1968ko ekainaren 4tik uztailaren 6ra, ebazpen-proiektu bat onartzeko eta 1968ko abenduaren 18an, Batzar Orokorrak, Seigarren Batzordearen gomendioa oinarri hartuta, 2420 (XXIII) Ebazpena onartu zuen, erasoaren definizioari buruzkoa.

Batzorde Bereziak beste sei bilkura-aldi egin zituen, bat urtero 1968 eta 1974 artean, eta Batzar Nagusiak urtero berritu zuen bere agintaldia. 1974ko martxoaren 11tik apirilaren 12ra Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan egindako bilkuren zazpigarren eta azken aldian, Batzorde Bereziak lantalde bat eratzea erabaki zuen. Lantalde horrek, era berean, harremanetarako hiru talde ezarri zituen, eta horiei erasoaren definizioari buruzko hainbat gai igorri zizkien. Informe multzo handia zela eta lan taldeak laugarren harremanetarako talde bat sortzea erabaki zuen eta erasoa definitzeko proiektuaren testu kontsolidatu berria prestatzeko agindu zion, aipatutako txostenak kontuan hartuta.

1974an ospatua, Batzar Nagusiak erasoaren definizioari buruzko Komite Bereziaren txostena bidali zion Seigarren Batzordeari, definizio-proiektua jasotzen zuena. Seigarren Batzordeak ez zion zuzenketarik egin testuari, baina erabaki zuen Batzar Nagusiari bi adierazpen eranstea bere txostenean, 3 c) eta 3 d) paragrafoei buruz zituen iritziak argitzeko, hain zuzen ere, beste estatu bateko indar armatuek estatu bateko kosten gainean portuen blokeoari buruzkoa eta estatu bateko indar armatuek beste estatu bateko lurreko, itsasoko edo aireko indar armatuen aurka edo haren merkataritzako edo aireko flotaren aurka egindako erasoari buruzkoa.

Seigarren Batzordearen gomendioz, Batzar Nagusiak bozketarik gabe onartu zuen 1974ko abenduaren 14an 3314 (XXIX) ebazpena, zeinaren eranskinean erasoaren definizioa jasotzen baitzen. Batzarrak, halaber, Segurtasun Kontseiluaren arretari eman zion definizioa, eta gomendatu zion, bidezkoa zenean, definizio hori kontuan har zezala orientazio gisa, Gutunarekin bat etorriz, eraso-ekintza bat izan zela zehazteko.

2.2. 3314(XXIX) EBAZPENAREKIN LOTURA DUTEN AURRETIAZKO BESTE EBAZPEN ETA EPAIKETA BATZUK[editar]

Batzar Nagusiaren 3314 (XXIX) Ebazpena beste hainbat ebazpenen ondorio izan zen erasoaren kontzeptua zehazterakoan horietan oinarria izanik. Eraso-krimenari buruzko oinarrizko arauak NBGren 1. 1. artikuluan oinarrituak daude. Honen arabera, NBen helburu nagusietako bat nazioarteko bake eta segurtasunari eustea da eta horretarako neurri kolektibo eraginkorrak hartzea bakearen aurkako mehatxuak prebenitzeko eta eraso ekintzak ezabatzeko. NBen oinarriak aurkitzen dira zenbait ebazpen eta epaiketetan. Nurembergeko eta Tokioko epaiketak Nürembergeko epaiketak, Bigarren Mundu Gerraren amaieran nazio aliatuen ekimenez hasitako prozesu judizialen multzoa bat izan ziren. Adolf Hitlerren erregimeneko buruzagi eta laguntzaileek 1939 eta 1945 urteen artean gizateriaren aurka gauzatutako krimenen erantzukizunak zehaztu eta zigortu zituzten. 1945eko azaroaren 20tik 1946ko abuztuaren 1era bitartean, Nürembergeko nazioarteko Auzitegi Militarrak zuzendutako Nurembergeko Epaiketa izan zen erreperkusio handiena izan zuena. Epaiketa horretan gizateriaren aurkako, bakearen aurkako eta nagusiki, gerra krimenen errudun nagusiak epaitu ziren. 1945 eko abuztuaren 8an Nazioarteko Auzitegi Militarraren Estatutua Londreseko Konferentzian iragarri zen. Hauetan nazi agintari nagusiak, Nürembergen (Alemania), Estatutuko 6. artikuluaren araberako krimenengatik leporatu eta epaitu egin ziren. Nürembergeko Auzitegiak nazioarteko erantzukizun indibiduala zehazteko, kontuan hartu zuen hori gauzatzeko eraso gerra planifikatzea eta prestatzea erabakigarria zela. Hau da, Hitlerrek ezin izan zuen, gizabanako gisa, eraso gerra bere kabuz egin, hainbat sektoretako buruzagien laguntza behar baitzuen hori gauzatzeko. Beraz, gizabanako horietako bakoitzaren parte hartzeak nazioarteko erantzukizun indibiduala sortu zuen krimen hori egiteagatik. Auzitegiak egindako krimenen tipifikazioak eta horiek eratzeko oinarriek aurrerapen juridiko bat eragin zuten, Nazio Batuek gerora baliatuko zuena nazioarteko jurisprudentzia espezifiko bat garatzeko, eraso gerrare, gerra krimenen eta gizateriaren aurkako krimenen arloan. Era berean, Nümbergeko epaiketekin estuki loturik daude Tokioko epaiketak. Bada, 1942an Bigarren Mundu Gerran zehar, Roosevelt, Churchill eta Stalin buruzagi aliatuek aldarrikapen bat egin zuten, zeinaren arabera gatazka amaitu ondoren, ardatza osatzen zuen nazioetako militarismoaren buruzagi guztian gauzatutako delituengatik epaituak izango diren. Honako hau Teherango, Yaltako eta Potsdameko konferentzietan berretsi zen. Aldarrikatutakoari jarraikiz, 1945eko abuztuaren 15ean, Asiako gerra amaitu ondoren, Estatu Batuetako armadak Japonia osoa okupatu zuen eta ordutik aurrera Japoniako Estatuko eta Armadako goi kideak atxilotzen hasi ziren. Nürembergeko epaiketekin batera, Ekialde Urrunerako Nazioarteko Zigor Auzitegi Militar bat eratu zen, 1945eko Londreseko Gutunean jasotako krimenen egileak epaitzeko asmoz. Nürembergeko Auzitegi Militarraren Estatutuak, Tokiokoarekin batera, eraso krimena bakearen aurkako krimenen kategoriak kokatzen du eta nazioarteko erantzukizun indibiduala inplikatzen du Nürembergeko epaian ezarri bezala. Bi epaiketetan egindako prozedurek gerra krimenek delituak zehazteko oinarri juridikoak ezarri zituzten. Tokioko Auzitegiak Alemaniko epaiketeten ondoren hasi izanaren abantaila izan zuen eta akats batzuk zuzentzeko aukera izan zuen. Bai Tokioko baita Nürembergeko Auzitegietan lortutakoa abantailak ekarri zituen eraso-krimenaren kontzeptuari dagokionez. Honen ondorio nagusia Nazioarteko Zigor Gortea Erroman 1998an sortutakoa. Batzar Nagusiaren 95(I) Ebazpena 1946ko abenduaren 11n, Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen 95(I) Ebazpena, zeinetan Nürembergeko Auzitegiaren Estatutuak eta Nürembergeko Auzitegiaren epaiek aitortutako nazioarteko zuzenbidearen printzipioak berresten ziren eta Nazioarteko Zuzenbidearen Garapen Progresibo eta Kodifikaziorako Batzordeari printzipio horiek formulatzeaz arduratzeko eskatzen zitzaion. Hainbat tirabira eta prozedura luzeen ostean, 1950ean Batzordeak Estatutuak aitortutako nazioarteko zuzenbidearen printzipioen eta Nurembergeko Auzitegiaren epaien behin betiko formulazioa onartu zuen eta Batzar nagusiari aurkeztu zion. Zenbait printzipio formulatu ziren; Nazioarteko zuzenbidearen delitua den egintza bat egiten duen pertsona ororen erantzukizuna, barne-zuzenbideak nazioarteko zuzenbideko delitu den egintza ez zigortzegatiko erantzukizuna, nazioarteko erantzukizuna, nahiz eta gobernuaren agindu bat betez jardun izana…


3.EGITURA ETA EDUKIA[editar]

3.1. DEFINIZIOA. ERASOA ETA ERASO GERRAREN ARTEKO DESBERDINTASUNA. NBGk (Nazio Batuen Gutunak) erasoari aipamena egiten dio bere helburuen artean nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea eta eraso ekintzak ezabatzeko neurri kolektiboak hartzea aurreikusten duenean 1. artikuluan. Horri jarraikiz, 2.4. artikuluan debekatu egiten da erakundeeko kideek nazioarteko harremanetan indarra edo mehatxua erabiltzea edozein estaturen lurralde osotasunaren edo independetzia politikoaren aurka egiteko. NGB 39. artikuluan Segurtasun Kontseiluari aitortzen zaio eraso ekintza bat dagoela zehazteko eta erasoari aurre egiteko neurriak gomendatu eta erabakitzeko eskumenak. Nazio Batuen Gutunean zehar terminoari egindako erreferentzia anitzak terminoaren definizio zehatza formulatzeko beharra planteatu zuen. Hain zuzen, 1974eko abenduaren 14ean 3314 (XXIX) Ebazpenean zehaztu zutena.

Hainbat zailtasun agertu ziren kontzeptu hori definitzerakoan, baita nazioarteko krimen gisa hartzeko ere. Izan ere, legez kontrakoa konsiderantzeak izaera politiko bat suposatzen zuen, Estatuari soilik egotzi litzaiokeena. Eta beraz, nazioarteko erantzukizun indibiduala eragin zezaketen eraso krimenaren elementuak zehazteko beharra zegoen.

Ebazpenaren 1. artikuluaren arabera “erasoa da estatu batek indar armatua erabiltzea beste estatu baten subiranotasunaren, lurralde-osotasunaren edo independentzia politikoaren aurka, edo Nazio Batuen Gutunarekin bateraezina den beste edozein modutan, Definizio honetan adierazten den bezala.”

Ebazpenean, zehazki 5.2. artikuluan, bi kontzepturen arteko bereizketa bat egiten da erasoaren definizioa zehazte aldera (ebazpenean zehar mantendu egiten dena); “eraso-gerra nazioarteko bakearen aurkako krimena da. Erasoak nazioarteko erantzukizuna sortzen du”.

Artikuluak ez du bien definiziorik ematen ezta hauen desberdintasun zehatzik ematen erez, baina kontzeptu desberdinak balira bezala aipatzen ditu.

Eraso gerra eta erasoa bereizten ditu, esanahi desberdineko bi kontzeptu bezala. Bada, erasoa Estatuarekiko gauzatzen dena litzateke, estatuaren erantzukizuna sortzen duena, nazioarteko erantzukizuna dakarren heinean. Izan ere, Nazioarteko Zuzenbideak debekatutako ekintza izanik, Estatuak nazioartean gauzatutako legez kanpoko egintza bat litzatekeelako. Aldiz, eraso gerra, gizabanakoari buruz hitz egitean erabiliko da eta nazioarteko bakearen aurkako krimentzat hartzen da.

Gizabanakoen nazioarteko erantzukizuna, eraso krimenagatik, Estatuaren erantzukizunarekin batera joango da. Beraz, bi kontzeptuen arteko lotura bat dago. Hau da, eraso bat hasten duen edo hasteko agindua ematen duen norbanakoari zigor penala jarriko zaio, baina horrek ez du Estatuaren erantzukizuna ukatzen. Beraz, Batzar Nagusiak ematen duen definizioak estatu batek erasorik egin duen zehazteari egiten dio erreferentzia, eta ez krimen indibidualik egon den zehazteari. 3.2. 3314(XXIX) EBAZPENAREN ANALISIA Egiturari dagokionez, ebazpen nahiko laburra da, zortzi artikulu barnebiltzen dituena eta zenbait ataletan bereizten dena. Hasteko, hitzaurrea dago, zeinetan Batzar Nagusiak nazioarteko bakea eta segurtasuna bermatzeko erasoaren definizioa onartzeak duen garrantzia aitortzen du. Ebazpen honetan egiletsitako ebazpena onesten du, estatuek errespetatu dezaten eta Segurtasun Kontseiluak eraso ekintzarik dagoen zehazterakoan definizio hau kontuan hartu dezan. Lehenengo artikuluan erasoaren definizio expresua egiten da. Hala definitzen da; “erasoa da estatu batek indar armatua erabiltzea beste estatu baten subiranotasunaren, lurralde-osotasunaren edo independentzia politikoaren aurka, edo Nazio Batuen Gutunarekin bateraezina den beste edozein modutan, Definizio honetan adierazten den bezala.”. Honetan bi azalpen gehitu egiten dira, interpretazio desegokiak ekiditeko; batetik, Estatuaz hitz egitean Estatua Nazio Batueko kide izateko edo ez izateko arazoei kalterik egin gabe erabiltzen dela, eta bestetik, estatu-talde baten kontzeptua ere barnebiltzen duela.

Bigarren artikuluan argitu egiten da Estatu batek indar armatua lehen aldiz erabiltzeak eraso-ekintza baten kausa edo arrazoi gisa hartuko dela. Nahiz eta Segurtasun Kontseiluak, ingurabar batzuk direla eta, kontrakoa adierazi dezakeen. Artikuluan “prima facie” erabili egiten da Estatuaren indar armatuaren erabilerari erreferentzia egiteko. Honek “lehen begiratuan” edo “hasiera baten” esan nahi du. Adierazpena maiz erabiltzen da egoera baten itxura aditzera emateko, gaia aurretiaz epaitu gabe. Honi jarraikiz, Estatu baten indarraren erabilera, printzipioz, eraso ekintzatzat joko da, geroago besterik zehaztu daitekeen arren.

Hirugarren artikuluan, gerra erasotzat hartuko diren egintzak zerrendatzen dira. Zerrenda orokorra da zenbait suposamendu edo egoera barnebiltzen dituena, Segurtasun Kontseiluak erabili ditzan ekintza erasoa izan den ala ez zehazteko unean. Hala ere, zerrenda horretan jasotako jokabideak eraso modu tradizionalak dira, baina eraso modu berriak ere gerta daitezke (adibidez, beste estatu batean aurkako gatazka armatu bat egitea gerra-metodo berriak erabiliz, hala nola, arma nuklearrak).

Honi jarraikiz, laugarren artikuluan argitzen den moduan, zerrendan bildutako xedapenak zehaztugabeak dira NBEko Segurtasun Kontseiluarentzak gordetako hautazko hautematearen mende baitaude.

Bostgarren artikuluari jarraikiz, eraso gerra asmo iraunkor batekin egindako ekintzen multzoa da. Artikulu honetan erasoaren eta eraso gerraren definizioen bereizketa egiteak, aditzera ematen du eraso ekintza oro ez dela bakearen aurkako krimena. Erasoa nazioarteko erantzukizuna sortzen du eta eraso gerra nazioarteko bakearen aurkako krimena dakar. Estatuak izango dira erasoen erantzule 2. paragrafoan esaten den bezala.

Seigarren artikuluan argitu egiten da definizioan xedatutakoa ez dela Gutunaren edukiaren mugatze edo zabaltze gisa interpretatu behar.

Zazpigarren artikuluan expreski aipatzen da 3. artikuluan ezarritakoak ez diola kalterik egingo Nazio Batuen Gutuneko libre determinaziorako, askatasunerako eta independentzia eskubideei. Bereziki erregimen kolonial eta arrazistenpean dauden herriek helburu horrekin borrokatzeko eta babesa eskatzeko duten eskubideari dagokionez.

Zortzigarren artikuluak xedapenen arteko lotura eta horien interpretazio eta aplikazioa gainerakoen testuinguruan egiteko beharra azpimarratzen du.

3.2 ONDOKO APLIKAZIOA ETA GARAPENA: ERROMAKO ESTATUKO 8 BIS[editar]

1945eko NBEren Gutunaren VII. kapituluak eraso ekintzak aipatu egiten ditu bere izenburuan. Hala ere, ez da eraso terminoaren definiziorik ematen. Estatukide batzuek kontzeptu hori zehazteaz arduratu ziren, bai NBEn erasoaren definizioa sustatuz baita Nazioarteko Zigor Auzitegiak ezarritako Erromako Estatutuan eraso-krimena txertatuz ere.

1974eko abenduaren 14ko 3314(XXIX) Ebazpenaren ondoren, 1998ko uztailaren 17an onartutako Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutuak gerrako krimenak modu organiko eta zehatzean kodetu zituen lehen aldiz. 160 herrialdek Nazioarteko Zigor Gorte Iraunkor bat ezartzea erabaki zuten nazioartean eragina zuten delitu larrienen erantzuleak epaitzeko asmoz. Izan ere, hamarkada horretan historiako ankerkeria oker asko gertatu ziren eta horiek etorkizunean errepikatzea ekidin nahi zuten.

Erromako Estatutua 2002ko uztailaren 1ean sartu zen indarrean. Estatutuaren 5. artikuluak lau delitu nagusi tipifikatu zituen Gortearen eskumenerako; genozidio-krimena, gizateariaren aurkako krimenak, gerra krimenak eta eraso krimenak 6, 7 eta 8. artikuluetan definiturik. Baina azkenengo hau, eraso krimena, definitu gabe gelditu zen.

Estatutuaren 123.1. artikuluaren arabera, Estatutu bera indarrean sartu eta zazpi urte geroago estatu alderdien Berrikuspen Konferentziarako deialdia egingo zen Estatutuari zuzenketak egiteko. Berrikuspen konferentzia hori Kampalan (Uganda) egin zen 2010eko maiatzaren 31 eta ekainaren 11rean artean. Bertan bi ebazpen adostu zituzten zeinetan Erromako Estatutuari egindako zuzenketak jasotzen ziren; gerrako krimenei buruzko RC/Res. 5 Ebazpena eta eraso krimenei buruzko RC/Res. 6 Ebazpena.

Azken ebazpen horretan lortu zen 1998an definitu gabe utzi zen eraso krimenaren kontzeptua. Honen bitartez txertatu baitzen Erromako estatutuaren 8. artikuluaren azpian, gerra krimenak definitzen zituena, 8 bis artikulua, eraso-krimena definitzen duena. Honen arabera, eraso krimena pertsona batek, estatu baten ekintza politikoa edo militarra kontrolatzeko edo zuzentzeko gaitasuna izanik, bere ezaugarri, larritasun eta eskalagatik Nazio Batuen Gutuna nabarmen urratzen duen eraso-ekintza bat planifikatu, prestatu, hasi edo egitea da.

Erromako Estatutua estatukide guztientzat aplikazio uniformerik ez duen estatutua da. Izan ere, Estatutuan bertan ezarri zen zuzenketak onartu egin beharko zirela eta 121.5. artikuluaren arabera sartuko zirela indarrean. Azken artikulu honek dioenez, 5, 6, 7 eta 8. artikuluei egindako zuzenketak indarrean sartuko ziren soilik horiek berresten zituzten estatuetan. Ondorioz, estatu batzuetan zuzendutako estatutua indarrean egongo da eta beste batzuetan aldiz, estatutua bere jatorrizko eran.

Erromako Estatutua eta honetan txertatutako 8 bis artikuluak 3314(XXIX) Ebazpena eraso krimena definitu eta zehazteko bidea ireki zuela erakusten du.

Berez, Nazioarteko Gorte Penalean eraso-krimena definitzeko oinarri izan zen 3314(XXIX) Ebazpena. Biak alderatuz, 8 bis artikuluaren 2. puntuko eraso-ekintza 3314(XXIX) Ebazpenari jarraikiz definitzen da eta jarraian zerrendatzen diren tipo penala osatzen duten zazpi egintza motak Ebazpenean bertan zehaztutako berdinak dira.

4. EBAZPENAREN ERAGINA BARNE-ZUZENBIDEAN[editar]

Definizioz, Nazioarteko Zuzenbide orokorra ez da estatuen barne-arazoetaz arduratzen, horiek barne-zuzenbidearen eremuan uzten ditu. Beraz, printzipioz, Nazioarteko Zuzenbidearen ikuspegitik, barne-gerren debekurik eta legezkotasunik ez dagoela ondoriozta dezakegu. Ondorioz, askatasuna dago gerra zibila egiteko edo beste edozein motatako barne-gatazkak gauzatzeko. Nahiz eta bando bakoitzak, gerra zibiletan gobernua eta matxinatuak, 'traidoretzat' hartzen direnak barne-zuzenbidearen ikuspegitik, ez daukate zuzenbide lntemazionala haustearen inolako erantzukizunik.

Hala ere, egoera jakin batzuetan, Nazioarteko Zuzenbideak legitimatutzat jo dezake barne-gatazkako aldeek indarra erabiltzea. Gatazka Armatuen Zuzenbideak (ius in bello) arautzen du barne-gatazketan indarra erabiltzea, nazioartekoak ez diren gatazka armatuei aplikatuta. Herri autodeterminazioen eskubidearen kasuak 2625 (XXV) Ebazpenean agertzen da.

Bestaldetik, Nazio Batuen Gutunaren 51.artikuluaren arabera beste estatu baten erasoaren ondorioz, bakarkako edo taldeko bidezko defentza. Eraso armatuaren kasuan baino ez da egin behar. Ekintza armatua segurtasun-kontseiluari jakinarazi behar zaio, haren erregulartasuna kontrola dezan, eta organo horrek beharrezko neurriak hartu ondoren utzi beharko du, estatuaren defentsa-ekintzari esleitzen zaion izaera subsidiario eta behin-behinekoaren arabera.

Azkenik, Nazio Batuen Gutunaren 42.artikuluaren arabera Segurtasun Kontseiluak uste badu 41. artikuluan aipatzen diren neurriak desegokiak izan daitezkeela( harreman ekonomikoak eta trenbide-, itsaso-, aire-, posta-, telegrafo-, irrati-elektrika- eta bestelako komunikazio-harremanak erabat edo zati batean etetea, bai eta harreman diplomatikoak eten dezaketenak) edo hala direla frogatu dutela, nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeko edo berrezartzeko beharrezkoa den ekintza gauzatu ahal izango du, aireko, itsasoko edo lurreko indarren bidez. Ekintza horrek barne hartu ahal izango ditu Nazio Batuetako kideen aireko, itsasoko edo lurreko indarrek egindako erakustaldiak, blokeoak eta bestelako eragiketak.

Beraz, gaur egungo Nazioarteko Zuzenbidean indarra erabiltzeko debekuaren printzipioak salbuespenak onartzen ditu, nazioarteko eztabaidak modu baketsuan konpontzeko printzipio bezala.

 5. BIBLIOGRAFIA[editar]

(3314), 1974. “ Definición de la agresión”, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 3314(XXIX) Ebazpena, pdf. 1974ko abenduaren 14a. Eskuragarri hemen: https://www.acnur.org/fileadmin/Documentos/BDL/2007/5517.pdf[editar]