Usuario:Leire Orueta Gómez/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Gunta Stölz 1897-1983

Gunta Stölzl (Munich, martxoaren 5an, 1897an jaio zen-Küsnacht-Suizan, Küsnacht-en -Zurich hil zen,1983ko, apirilaren 22an, 86 urtekin) ehun diseinatzaile eta ehungile alemana izan zen. Bauhausen ikasi eta irakatsi zuen, non, emakumezko irakasle gutxi zeuden baina bera hoietako bat izan zen.

Munich-en Arte Dekoratiboen eskolan ikasi zuen 1914-1916 bitartean, bere ikasketak utzi zituen erizain modura lan egiteko gurutz-gorrian lehen mundu gerran. Behin gerra amaituta, 1919an Bauhausen aurretiazko kurtsoa egin zuen Weimar-en Johannes Itten-en ardurapean, 1920an ikasle moduan sartu zen ehun-tailerrean, non Johannes Itten eta Paul Klee  izan zituen irakasle. Hamabi urte egon zen instituzio honetan, sei ikasle moduan eta beste sei irakaskuntzara. Zurich-en Itten-ekin batera ehungintza tailerrak antolatu zituen Ontos-en. Bauhausen lekualdaketaren ondoren Dessau-ra 1925an , Stölz irakasle ofizial bihurtu zen ehungintzan, honen zuzendari bihurtu zen 1927an lau urte jarraian. Nazien jarraitzaileen jazarpena jaso zuen Bauhaus barruan, hau bere eskontzagatik izan zen, Arkitekto judutar batekin ezkondu baitzen 1931an, aldi honetan Mies Van der Rohe zen zuzendaria eta bere dimisioa eskatu zuen.

Stölzl Zurich-era bueltatu zen eta bere enpresa propioa sortu zuen, ehun manualena, non Bauhausen antzinako ikasleekin elkartu zen, adbz: Gertrud Preiswerk eta Heinrich Otto Hürlimann, “S P H ehunak” fundatu zuen 1931an eta 1933an itxi zuten. Urte berberan “ S H ehunak” enpresa berria sortu zuten eta 1938an kideak banandu ziren (Gunta Stölzl - Hürlimann) beraz, “ Ehungintza manuala Flora” deitzera pasatu zen, Zurich-en zegoen, konkretuki “Florastrasse muniquesa” izeneko auzoan, tailer horretan egon zen Gunta 1967arte, denbora hortan ehungintzan jarraitu zuen, bere piezak internazionalki saritu ziren.

Gunta Stölzl oso aktibo egon zen; Swiss Werkbund-en kide izan zen. Beste elkarte batzuetan ere zegoen, adibidez; Emakume margolari-eskultore-ehule suitzarren elkarteetan.

Parisen egin zen Nazioarteko erakusketaren diploma jaso zuen. Alemaniako museo nazionalan egin zuen lan eta arkitektu askorekin kolaboratu zuen,adibidez Hans Fischli . Bere lanak museo askotan aurki ditzakegu; MoMA (NY), Victoria and Albert ( Londresen) etb…                                       

Stölzl-en obrari dagokionez ezaugarri batzuk daude, begi-bistan daude Bauhausen balore estetikoak jarraitzen zituela eta honen printzipioak jarraitzen zituela, alde batetik materialen  esprimentazio jarraitua ( gogortasun gehiago/kolore/ gastu gutxiago…), seriean hobeto/gehiago produzitzeko ikerketa eta artisten obrak industrian ondo ahokatzeko egiten zituzten ahaleginak.

Bestealde; Geometria oso nabaria da bere lanetan.