Usuario:Kawasakigaixotasuna/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Bronkitisa[editar]

Bronkitisa, bronkio arnas bideen inflamazioa da. Arnas bide hauen funtzioa, oxigenoa biriketara eramate da. Honek, eztula eragiten du eta maiz mukositatea ere agertzen da. Mukositate honek, arnas bideak taponatzen ditu eta airearen sarrera zaildu. Horrez gain, arnasteko zailtasuna, bularreko presioa eta arnasestua eragin ditzake. Gaixotasun honi dagokionez, ohikoagoa da udazkenean eta neguan, tenperatura hotzei esker gaixotasuna eragite duten mikroorganismoak ugaldu egiten baitira.

Kutsatzea[editar]

Gaitzaren eragile nagusienetakoak bronkioen hantura eta infekzioa eragiten duten mikroorganismoak dira. Kutsatzeko bi bide ezagutzen dira:

  • Airearen bidez: eztularen eta doministikuen bidez
  • Mikrobioa aurkitzen den azalerarekin zuzeneko kontaktu bidez.

Sintomak[editar]

Sintoma ohikoenen artean eztula, karkaxa eta arnasa hartzeko sailtasunak dira. Sukarra ere agertu daiteke. (37-38 ºC aurrera). Bestalde, diagnostikatutako bronkitisa kronikoa bada, esan beharra dago sulfuro dioxidoaren mailak asko igotzen direla, beste hainbat aireko toxiko bezala; hare gehiago erretzaileak diren pazienteetan. Epe luzean oso arriskutsua den gaixotasuna da, eta tratamendua ez bada jartzen, eta gaixotasuna asko garatzera iristen bada birikak zorrozki mindu daitezke eta arnasketa arazo edota arazo kardiakoak izan daitezke ondorio larrienetakoak.

Sintomen artean honako hauek aurkitzen dira:

  • Eztul mukosoa. Mukiek kolore berde horixka izan dezakete, baina honek ez du derrigorrez bronkitis bakteriano bat adierazi behar, birikoan ere agertzen baita.
  • Bronkioen inflamazioa.
  • Bronkitisean bronkio arnas bideetan mukia metatzen da
    Edema bronkioen hormetan.
  • Albeoloen obstrukzioa.
  • Sibilantziak.
  • Nekea
  • Burbuil soinuak pazientea estetoskopio bidez auskultatzean.
  • Arnasestua
  • Ronkera

Bronkitis kronikoan bestelako sintoma batzuk ager daitezke:

  • Anken, oinen eta orkatillen hantura.
  • Ezpainen kolorazioa urdina, odoleko oxigeno maila baxuen ondorioz.
  • Arnas aparatuko infekzioak izateko tendentzia edo joera (gripea, enfisema)

Motak[editar]

Iraupenari eta gaixotasunaren garapenari errepartuz, bi bronkitis mota daude: akutua eta kronikoa.

Bronkitis akutua:[editar]

Agertu berria eta iraupen gutxikoa.Bronkitis mota hauen eragileak, gripea edota hozkeria eragiten duten birus berak izaten dira askotan, hori dela eta, hozkeria egun batzuez luzatzean maiz agertzen da. Birus hauek ostalariaren ahuleziaz baliatzen dira arnas bideetan barrena joateko hauek infektatuz. Ohikoagoa izaten da ume txikietan, asmatikoeta, erretzaileetan, adinekoetan eta defentsa ahuleko pertsonetan.

Bereiziki ume eta haurrekin izan behar da kontua, bronkiolitisera deriba litekeelako. Bronkiolitisa bronkioloen eta bronkio txikienen infekzioa da. Haurren 70%-k lehen urtean infekzio hau pairatzen dutela estimatzen da, Espainiako Neonatalogia Sozietatearen arabera.

Bronkitis kronikoa:[editar]

Epe luzetarako afekzio bat da edozein momentutan berragertu daitekeena edo inoiz ez joan. Orokorrean, hilabete ugari irauten dituen eztula da eta ondoren berriro agertzen da bi urtez edo gehiago jarraian. Gaixotasun osaezin hontan, arnas bideak inflamatuta mantentze dira. Inflamazio honen ondorioz, hodi hauetako barneko estaldurek (mukosa geruzak) mukosa gehiago jariatuko dute.

EPOC, enfisema eta bronkitis kronikoa konbinatua.

Bronkitis kronikoa kasu askotan enfisemarekin batera ager daiteke eta bi hauek batera EPOC edo biriketako gaixotasun oztopatzaile kronikoa sortzen dute.

Eragilea den kausaren arabera, hiru taldetan sailkatzen dira:

Infekziosoa:[editar]

Ohikoa da sukarraren gerpena. Bi azpimota dutugu:

  • Birikoa: jariaketa txuri eta gardenak agertzen dira eta ezin daiteke antibioetikoez baliatu hau sendatzeko.
  • Bakterio bidezkoa: jariaketa horiak eta berdeak dira eta antibiotekoez baliatzea posile da.

Irritatiboa edo narraiadurazkoa:[editar]

Tabakoak edo kutsadurak eragindakoa

Alergikoa:[editar]

Alergeno zehatzen aurrean, indibiduo bakoitzaren arabera, gaixotasunaren agerpena. Alergeno ohikoenen artean polena, animalien epitelioa, akaroak… aurkitzen dira.

Diagnostikoa[editar]

Diagnostikoa egiterako orduan, ezinbestekoa da kontuan hartzea pazienteartearen ingurugiroa eta bizi ohiturak. Besteak beste, lanbidea (fabrika batean) edo erretzailea den, hau da aireko partikula narraiatzaileekiko duden espozizioa aztertu behar da.

Hala ere, gaixotasunaren lehen egunetan zehar zaila izan daiteke bronkitisaren sintomak hotzeria ohiko batenarekin desberdintzea. Horretarako, medikuak behin auskultatu ondoren, silibantziarik edo soinu ez ohikorik entzuteko, behar bada proba diagnostiko desberdinak eska ditzake, besteak beste:

  • Erradiografia torazikoa: Erradiografiak lagun dezake neumonia bat edo eztula eragiten duen beste gaixotasun bat duzun zehazten. Neumonia biriketatik hedatzen den gaixotasun bat denez, bronquitisa ez bezela, hau erreparatu ahal izango da erradiografian.
  • Karkaxa-azterketa: Karkaxa biriketatik eztul egiterakoan txistua botatzen duzun mukia da. Antibiotikoez trata litezkeen gaixotasunik pairatzen duzun zehazteko analiza daiteke. Karkaxa, alergia-zeinuak antzemateko analiza daiteke ere.
  • Birika-funtzioaren proba: Birika-funtzioaren proba batean zehar, espirometro batean putz egiten duzu, birikek har dezaketen aire kantitatea eta airea hau botatzeko duzun azkartasuna neurtzen duena. Proba honek asma-zeinuak edo enfisema antzeman ditzake.

Tratamendua[editar]

Kausa gehienetan birikoa denez, gehienetan antibiotikoak ez dira beharrezkoak ezeraginkorrak direlako, nahiz eta medikuak errezetatu ahal izan sobreinfekzio bakteriano baten arriskua ikustekotan.

Tratamenduaren helburua, batik bat, diagnostikatutako sintomen hobekuntzara zuzenduko da eta ez berez bronkitisa sendatzeko. Bestalde, ezberdina izango da gaixotasun eragin duen kausaren arabera.

  • Hidratazioa: batez ere ura, mukia diluitzeko eta kanporaketa errazteko
  • Antitermikoak: sukarra dagoen kasuta
  • Antibiotikoak: medikuak errezaterakin eta bakarrik kasua bakterianoa den kasuetan. Ohikoa da umeetan amoxizilina tratamendua
  • Inhalatzaileak: Aire-bide bidezkoa. Bronkitisaren kasuan kortikidedunak eta bronkiodilatatzaileak dituztenak gomendatzen dira, desinflamazioa eta aire bideen irekiera eragiten baidute

Horrez gain, oinarrizko aholku  batzuk daude bronkitisa kontrolatzen eta denboran zehar luzatzea edo okertzea ekidin dezaketenak:

  • Tabakoa ekiditu behar da: aktiboki erretzea zein ke maila altuko inguruetan egotea.
  • Eztia edo aloe vera duten karameloak hartzea, eztarri narraiatua hobetzen lagunduko dutenak.
  • Haurretan garrantzitsua da mukia kanporatzen laguntzea sudur xurgatzaile baten bidez.


Erreferentziak[editar]