Ir al contenido

Usuario:Inreiil/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Roman Garmendia jaio zen Soraluzen 1957an. Medizina estudiatu zuen psikoanalista izatearren, baina gaixotu egin zen mediku ibili bazen ere denbora batez. Gaixotu eta gero UNEDen filosofia estudiatu zuen, karrera amaitu ez bazuen ere, eta bere filosofia egiten joan zen. Zeina baita filosofia kristaua, zeren mirariekin komentzitu zen erlijio judeo kristaua egiazko erlijioaren errebelazioa dela. Eta filosofiaren gaia ere bada fenomeno oro, baita mirarizkoa ere. Eta historian dauden mirariak autore honek ez badu bat ere ikusi, fidatzen da testiguetan. Eta filosofo katolikoa da.

Liburuak[editar]

Hara hemen haren liburu publikatuak, ez duena nahi esan salduak:

  • Gure jakintzaren mugak. Dakit, 2000.
  • Nire tesoroa. Erroteta. 2006.
  • Nire filosofiaren muina. Erroteta. 2009.
  • Intelektualismo morala eta herrien aurrerabidea. Erroteta. 2015.
  • Nire esperantzaren arrazoia eraikitzeko ahalegina. Erroteta. 2020.
  • Amuak. Erroteta. 2021.

Pentsaera[editar]

Baita enpirista da autorea, eta hortik ezinezkoa ikusten du unibertsal bihurtzea, eta beraz, holaxe bada, orduan gerra edo grabitatea, adibide, ez dira unibertsalak, eta badira gaindigarriak. Eta hori infinituraino. Infinitua potentzian delako gizonak ahal duena, infinitua aktoan Aita Zeruetakoari dagokia, jakina denez. Bitartean lan egitera zigortuak omen gaude, eta aurrera egitea ahal den neurrian, eta gero hil. Eta belaunaldi berriei laga testigua. Beti dagoelako aurreratzeko posibilitatea, baina ez osoro, tara bat omen dugu.

Estuasun handia igaro du autoreak bere lehen liburuan deitu diolako bere filosofiari materialismo eszeptikoa. Ezinezko egiten duelako, predikatuen logikarekin deitzen den kuantifikadore unibertsala sartzea operazioetan. Autoreak ere ezinezko egiten du ezagutza unibertsala, eta hortik gaizki ulertua. Eta gaizki ulertu hori konpontzen da lehen liburuaren bigarren kapituluan Kantek egiten duenean galdera famatua, posible al diren juizio sintetikoak a priori. Jesusekin ez bada kontatzen ezinezkoa da, baina Jesusekin bada posible, Berak ahal du. Beraz eszeptizismo autorearena materiala da, ez da materialista (materia jartzen duena lehen). Gaixoa da idazle hau, eta bere psikoanalisiak apuntatzen du haurzarora, ezkertia izanik eskumakin ikasi behar izan zuelako eskola maristetan. Hortik haren estuasun periodikoak bizitzaren zehar. Ikuspegi enpirista batekin giza teoria oro eta beti dira gaindigarriak, eta hori eboluzio infinitua da, beraz zientzien historia infinitua potentzian da, sekula ezin izan daiteke aktoan. Hori soili Jainkoari dagokio. Hain zuzen ere Jesusi, zeinak mirariekin erakusten baitu baduela ezagutza unibertsala eta baita ahala a priori erabaki ere, hau da, a priori ezagutu eta erabakitzen ahal du, libreki. Dibinitatea da. Eta hortik ondorioztatzen ahal dira egiak, mordua dira eta zoragarriak. Autorea deskubritzen joan dena aurrera egin ahala. Beti Eliza katolikoaren mesedetan.