Usuario:Iagozuazua/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Gaur egungo arauak[editar]

Gaur egungo erregelak 2008an egin ziren eta boxeoaren borroka “garbiagoa” izateko egin ziren, nahiz eta herrialde batzuetan permisiboagoak izan. Erregelak borroka profesionalarentzat eta “amateur”-arentzat erabiltzen dira.

Ohiko boxeo neurketa batean erasoaldi kopuru jakin bati aurre egitea da. Erasoaldi bakoitzak 3 minutuko iraupena dauka eta 9-12 round egoten dira. Round bakoitzaren amaieran minutu bateko tartea egoten da atseden hartzeko, hurrengo erasoaldia hasi arte.

Topaketa arbitro batek arautzen du, bere  lana borroka ahalik eta garbiena izatea da. Horretarako, arbitroa epaileekin eta borrokalariekin harremanetan egoten da.

Boxealarien arteko norgehiagokan, egokia da borroka bat garbia izatea, nahiz eta hau ez den borroka guztietan gertatzen Beste alde batetik,  hiru epaile egon daitezke eraso bakoitza puntuatzeko eta boxealari bakoitzari puntuak emateko. Puntu kopurua kolpeen, defentsaren, eustearen eta bestelakoen arabera izaten da. Honek batzuetan eztabaidak sortu izan ditu eta borrokalarietako batek desadostasuna sentitu  dezake epaileen puntuazioarekiko.. Boxealari bakoitzak izkina bat dauka eta round bakoitzaren amaieran bertara itzuli behar da.

Borrokaldia irabazteko ahalik eta puntu gehien irabazi behar da. Epaileen erabakia ahobatezkoa edo desadostasunezkoa izan daiteke. Irabaztea lortzeko beste bide bat knock-outa da; epaileak aztertu beharko du knoc-autaren arrazoia erabateko eraisketagatik izan den edo irrist egin duelako.

Knoc-autaren ondoren arauz markatua dago arbitroak hamarrera arte zenbatzen duenean knoc-auta ofiziala izango dela. Bestetik knoc-aut tekniko batengatik irabazi daiteke, hau hirugarren pertsona batek ematen du, adibidez, mediku batek, boxealariaren segurtasuna bermatzeko.

Erregelamenduak zehatz-mehatz zehazten ditu debekatutako puntuak, eta kirolean zigortutako agertokiak zehazten ditu, profesionala edo afizionatua izan, bai kategoria maskulinoan, bai femeninoan ere. Debekatutako puntu horiek gerritik behera jotzea, txistua botatzea, heltzea, kosk egitea edo bultzatzea izango lirateke. Boxeoko prakak altu lotzen dira , aurkariak izterrondoa jo ez dezan. Debekatuta dago, halaber, ostikoak, kolpeak ematea buruarekin edo gorputzeko beste atal batekin. Debekatuta dago, halaber, bizkarrean edo buruan, lepoan edo giltzurrunetan kolpeak ematea. Epaileak hizkera mimikoa erabiltzen du borrokan zehar hutsegiteak adierazteko.

Oro har, boxeo-borroka batean onartzen ez diren ekintza batzuk aipatuko dira:

● Soilik ukabilak erabil daitezke.

● Garondoa edo buruaren atzealdea kolpatzeaAurkariari ostikoa ematea, zapaltzea edo kosk egitea.

● Aurkariaren besoak, aldaka edo lepoa heldu..

● Aurkariari bizkarra eman, eta borrokari ihes egin.

● Aurkariaren izterrak edo hankakin estropezu egitea, jaurtitzea, heltzea edo kolpatzea.

● Gerrikoaren mailaren azpian izterrondoa jotzea (kolpe baxua).

● Buruarekin, ukondoarekin edo sorbaldarekin kolpeak nahita ematea.

● Esku irekiaren kolpeak egini, edo hatzak begietara sartu.

● Eskuaren kanpoko aldearekin kolpeak ematea baimenduko da, besoa jotzen ez duen bitartean.

● Jauziarekin emandako kolpeak legezkoak dira aurkaria beste gorputz-adar batekin  kolpatzen ez den bitartean.

● Arauzko eskularruak ez diren beste objektu batzuk erabiltzea kolpatzeko.

● Gerrikoaren lerrotik behera makurtzea.

● Bestearen atzeko aldean ezin da kolpatu.

Arau horietakoren bat betetzen ez bada, hutsegiteak egin dituen jokalariari abisuak, puntuak deskontatzea edo zuzenean boxeolariaren deskalifikazioa ekar dezake, borroka zuzenean galduz. Deskalifikatua izateko modurik ohikoena adierazitako hutsegiteren bat nahita egiten saiatzea da.

Kolpeak[editar]

Lau kolpe desberdin daude: Ukondokada, Gurutzatzea, Kolpe laterala eta Gantxoa. Boxealari bat eskumatia bada, bere ezkerreko eskua aurrean eramango du;,  eskuina, berriz, atzeko posizioan mantentze da . Boxealari ezkertiar batentzat, aurrez esandako posizioen aurkakoa da bere postura.

● Ukondokada :[editar]

Ukabilkada indartsu eta azkarra da, hau defentsarako posiziotik aurreko eskuarekin erabiltzen da. Kolpe hau ematerakoan soinaren eta aldaken errotazio txiki bat egitenematen  da erlojuaren noranzkoan ( ezkertietan alderantziz), bitartean ukabilak 90 gradutara biratu behar dira, kolpatzen den momentuan hatz-koskorretan kolpe-lerro horizontal bat hartuz. Ukabilkadaren magnitudea handitu ahala, aurreko posizioan dagoen sorbalda kokotsaren aurretik jartzen da, hura babestuz. Atzeko posizioan dagoen eskua aurpegiaren ondoan dago, masailezurra babesteko. Talka egin ondoren, aurreko eskua azkar atzeratzen da, aurpegiaren aurretik zaintza-posiziora berriz bueltatuz.

● Gurutzatzea:[editar]

Ukondokada -a baino askoz indartsuago da baina motelagoa, hau defentsarako posiziotik atzeko eskuarekin erabiltzen da. Zaintza-posiziotik, atzeko eskua kokotsetik mugitzen da, gorputza gurutzatzen du eta zuzenean aurkariaren aurpegira zuzentzen da. Atzeko sorbalda aurreratu egiten da eta kokotsaren kanpoaldea ukitzen du. Aldi berean, aurreko posizioan dagoen eskua atzeratu egiten da, horrela kokotszaren barrualdea babestuz. Aazkenik kolpe honi indar gehiago emateko, krosa  egiten den momentuan gorputz-enborra eta aldaka erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan mugitzen dira.

● Kolpe laterala:[editar]

Ukabilkada semizirkularra da, aurreko eskuarekin erabiltzen da eta oso indartsua da gorputz osoa ukabilkadari laguntzen diolako mugimenduarekin. Zaintza posiziotik, ukondoa atzeratu egiten da ukabila horizontalean jarriz eta jarrera kurbatua hartzen du. Bitartean, kontrako eskua aurretik jartzen da, kokotsa babesteko. gGorputza-enborra eta aldaka erlojuaren noranzkoan biratzen dute, horrela, ukabila  era  zirkular batean aurrera joaten da, aurkariaren gorputza astinduztzen. Aldi berean, aurrean dagoen oinak bira egiten du  orpoa kanporantz eramanez. Kolpearen ondoren, ibilbide zirkularra amaitu egiten da, eta aurreko eskua azkar atzeratzen da, horrela, zaintza posizioa errekuperatuz.

● Gantxoa:[editar]

Atzeko eskuarekin egiten den kolpea da, mugimendua bertikala eta behetik gorakoa da. Zaintza-posiziotik abiatuta, enborra eskumarantz kokatzen da eta eskuineko eskua aurkariaren bularraren azpian kokatzen da belaunen flexio txiki batekin. Posizio honetatik abiatuta, atzean dagoen eskua gorantz abiatzen da aurkariaren bular edo kokotszeraino . Momentu berean, belaunen estentsio bat egiten ematen da eta gorputzak erlojuaren ardatzen noranzkoaren aurka biratzen da eskumatietan;, ezkertiarretan, berriz, mugimendua alderantzikoa izaten da.  

Gero praktikan kolpatze kolpaketa  mota hauek “combos” izenekoetan erabiltzen dira, hau da, batzuk elkartzen dira aurkariari min gehiago egiteko.

Defentsa posizioak[editar]

Boxeoan zaintza-posizio ezberdinak erabiltzen dira. Defentsa guztiz pasibo bat falta kontsideratzen baita. Estilo bakoitzaren barruan, moldaketa  nabarmenak daude borrokalarien artean, batzuek eskuak gorago eramaten dituzte burua ondo babesteko, beste batzuek, berriz, eskuak beherago, gorputza hobeto babesteko. Hiru oinarrizko posizio daude:

Peek-a-boo[editar]

Zaintza posizio honetan eskuak buruaren alboan eta aurrean jartzen dira, ukondoak gorputzerantz tinko sartuta.

Defentsa estilo honetan borrokalariei aurkariaren kolpeak nola jaso erakusten zaie, ondoren behin esperientzia irabazten dutenean aldaketak egin ditzakete. Zaintza jarrera honetan eskularruak erabiltzen dira babesteko. Defentsa posizio honek aurpegia ondo babesten du, baina gerrialdea ez da hainbeste zaintzen.

Zaintza frantsesa[editar]

Zaintza posizio honetan, besoak horizontalean eta flexio txiki batekin  kokatzen dira, bata bestearen gainean, gorputza gurutzatuz lurrarekiko paralelo. Posizio honetan, besoak, batez ere ukondoak, aurkariaren kolpeak blokeatzen ditu, berdin da ze kolpe jasotzen den, guztiak blokeatu ahal dira. Aurkaria kolpatzea posizio honetan ez da funtzionala eta hau da bere arazo nagusia.

Philly Shell[editar]

Posizio honetan, aurreko besoa gerrialde inguruan kokatzen da eskuak atseden hartzen duen , bitartean, atzeko eskuaaurpegiaren alde batean jartzen da.  Aurrean kokaturiko sorbalda aurpegi parean jartzen da. Defentsa mota hau egiteko esperientzia handia behar da. Kontraerasoa egiteko erabiltzen den zaintza posizioa izaten da.

Boxeolariak[editar]

Historian hainbat boxeolari onak egon dira, adibidez:

Muhammad Alí: 61 borroka eginak horietatik 56 irabaziak eta 37 KO-rengatik, 5 galduta eta 1 nulo.

Mike Tyson: 58 borroka eginak horietatik 50 irabaziak eta 44 KO-rengatik, 6 galduta eta 2 nulo.

Floyd Mayweather Jr.: 43 borroka eginak eta horietatik 43 irabaziak eta 27 KO-rengatik.

Roberto Durán: 119 borroka eginak horietatik 103 irabaziak eta 70 KO-rengatik eta 16 galduak.

Hauek dira historian estatistika onenak dituzten boxeolariak.

Kategoria Profesionalak[editar]

Borrokalariak, pisuaren arabera, kategoria ezberdinetan sailkatzen dira. Boxeo profesionalean kategoria eta pisu mugak berdinak dira gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat. Salbuespen bakarrak hauek dira: alde batetik, pisu gurutza ontzi kategoria, ez dela existitzen emakumezkoetan eta, beste aldetik, pisu astunen kategorian, emakumeentzako muga txikiagoa dela.

Hurrengo 17 kategoriak daude boxeo profesionalean:

● Gutxienekoa edo lastoa - 47.7 kg baino gutxiago (105 lb)

● Mini euli edo euli juniorra- 49 kg (108 lb)

● Eulia - 50,8 kg (112 lb)

● Super eulia edo oilar juniorra- 52,2 kg (115 lb)

● Oilarra - 53,5 kg (118 lb)

● Super oilarra edo luma juniorra- 55,3 kg (122 lb)

● Luma - 57,2 kg (126 lb)

● Super luma edo junior arina - 59 kg (130 lb)

● Arina - 61,2 kg (135 lb)

● Super arina - 63,5 kg (140 lb)

● Welterra edo ertaina - 66,7 kg (147 lb)

● Super welterra edo junior ertaina - 69,9 kg (154 lb)

● Ertaina - 72,6 kg (160 lb)

● Super ertaina - 76,2 kg (168 lb)

● Erdiastuna- 79,4 kg (175 lb)

● Gurutza ontzi- 90,72 kg (200 lb). Gizonezkoentzat bakarrik.

● Pisu astuna:

○ Gizonezkoak: +90,72 kg (+200 lb)

○ Emakumeak: +79,37 kg (+175 lb)

Borroka aurretik[editar]

● Pisua: Planifikatutako borrokan parte hartzeko, boxeolari guztiak aldez aurretik adostutako kategoria araberako pisua izanbehar dute borrokaren aurretik. Adostutako pisu horretan ez egotearen ondorioa, antolatutako borrokan parte ez hartzea izango da. Borroka hasi aurretiko une honi pisaketa deitzen zaio.

● Bitxigintza: boxeolariek bitxirik eraman gabe borrokatu behar dute. Arbitrajeko langileak dira hortaz arduratzen direnak.

● Ukendua: gorputzean ukendu  oliotsu edo koipetsuren bat aplikatzea ohikoa da, eta, bereziki, bekainean eta aurpegian, hau aurkariaren ukabilkada irristatzea errazten duen elementua baita.