Usuario:GoizaldeH/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Txillar iletsua[editar]

Txilar iletsua edo ainar iletsua (Erica ciliaris) erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da eta 60 cm-ko luzera du.

Morfologia[editar]

Erica ciliaris

80 cm-ko mulua du eta oinean kimu etzanak, horietatik zurtoin tenteak hazten direlarik [1]​.

Hostoak patenteak, lantzeolatuak edo obaloak izan daitezke eta 2-4 x 0,8-2 mm artekoak. Azpialdean, 0,8 mm-ko zabalera duen banda zurixka dute eta goikaldea gaztetan behintzat ilaunduna da. Horretaz gain, bistako ertzean zilio luze ugari dituzte 0,7 mm-koak, sarritan glandularrak direnak. Horretaz gain, zurtoinetik, 3 edo 4 hosto irteten dira maila berean, bertizilotan baitaude antolatuta.

Loreak galburu erako infloreszentzietan agertzen dira, hau da zurtoin beretik ateratzen dira, lukuetan elkartuta. Sepaloak, 2,5-4 mm-koak, libreak, obatuak edo lantzeolatuak, berdeak eta ziliodunak. Korolari dagokionez, 8-10 mm-koa da, tubular-urtzeolatua eta purpura edo arrosa bizia izan daiteke. Lobuluak 0,6 mm-koak dira eta patenteak. 1,5-2 mm-ko anterak dituzte, inklusoak edo apur bat exertuak. Obarioa glabroa da eta 8 mm-ko estiloa du, apur bat exertua eta arkeatuta dagoena.

Haziari dagokiola, 0,4-0,5 mm-koak dira, luzanga-elipsoidalak. Haziak diploideak dira, n=12 izanik [2]​.

Loraketa[editar]

Loraldia maiatzetik urrira doa [1]​.

Espezieea loraldian.
Erica ciliaris

Habitat eta ekologia[editar]

Lurozuro azido eta hezeetan bizi da, non hezetasuna dela eta materia organikoa pilatzen den, esaterako; zohikaztegi ertzetan eta zingiradietan[3]​.

Banaketa[editar]

Europako mendebaldean eta Afrikako iparraldean agertzen da. Euskal Herriari dagokionez, iparraldean besterik ez da agertzen, hau da, eragin atlantikoa duten guneetan. Isurialde mediterraneo osoan, hots, Ebro ibaiaren hegoaldeko eremuetan falta delarik[1]​.

Erabilerak[editar]

Portugal txilarra[editar]

Portugal txilarra (Erica lusitanica) erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da, 2 m luzea.

Morfologia[editar]

3,5 m-ko zuhaixka da. Hostoak, 2,1-7,5 x 0,4-0,5 mm-koak dira eta bertizilatuak daude. Horretaz gain, hostoa ardatzean tolesten denez, azpialdea ez da ikusten.


Korola 4-5 mm-koa da, tubular-kanpai-formakoa. Koloreari erreparatuz, zuri edo zuri-arrosa izaten da. Lobuluak 0,4-1 mm-koak eta tenteak normalean. Anterak, 0,5-0,8 mm-koak direnak, inklusoak dira eta estiloak exertuak.Obarioa glabroa da, gutxitan iletsua. 3 mm-ko estiloa du, exertua eta erlatiboki lodia dena. Estigmak kono alderantzikatuaren itxura du.

Haziak, 0,25-0,5 mm-koak dira, elipsoidalak eta erretikulatu-albeolarra[2]​.

Loraketa[editar]

Loraketa garaia, abendutik martxora bitartean ematen da [1]​.

Habitat eta ekologia[editar]

Klima hezea duten lur silizeo edo azidifikatuetan bizi da, esaterako; Artadi eta harizpien baso mendel eta ordezko komunitateetan edo leku eraldatuetan.

Banaketa, penintsula Iberiarreko ipar eta mendenbaldeko eskualdeetara eta Frantziako hegomendebaldera mugatzen da. Euskal Herrian isurialde kantauriarrean agertzen da arruntki [1]​.

Erabilerak[editar]

Landare apaingarri moduan ezagutzen da.

Erreferentziak[editar]

  1. a b c d e I., Aizpuru,; Rodríguez., Catalán, Pilar Catalán; Francisco., Garin,; Iñaki., Zorrakin, (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida (2. [argit.] edición). Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco. ISBN 9788445730515. OCLC 868798162. Consultado el 10 de marzo de 2019. 
  2. a b Santiago., Castroviejo,; (Spain), Real Jardín Botánico (1986-<2017>). Flora ibérica : plantas vasculares de la Península Ibérica e Islas Baleares. Real Jardín Botánico, C.S.I.C. ISBN 9788400062217. OCLC 15529745. Consultado el 10 de marzo de 2019. 
  3. [http://www.cfnavarra.es/agricultura/informacion_agraria/MapaCultivos/htm/sp_erica_ciliaris.htm «Erica ciliaris - carroncha, brezo, i�arra, ai�arra iletsua»]. www.cfnavarra.es. Consultado el 10 de marzo de 2019.