Ir al contenido

Usuario:Anev 53D/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

KENDALL JENNER[editar]

Izena:Kendall Nicole Jenner Kardashian Jaiotzea:1995ko azaroaren 3an(21urte). Los Ángeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak Herritartasuna:Estatubatuarra Altuera:1,79m Begiak:Marroiak Ilea:Gaztaina-kolorekoa Gurasoak:Caitlyn Jenner eta Kris Kardashian Bikotekidea:Julian Brooks(2012-2013) Langintza:modelo eta empresaria Enplegatzaile:Chanel, Estée Lauder, Tommy Hilfiger,Dolce & Gabbana,Fendi, Donna Karan,Calvin Klein eta Cencosud

Kendall Nicole Jenner (Los Ángeles, Kalifornia, 1995ko azaroaren 3an) modelo estatubatuarra da.

BIOGRAFIA

Kendall Jenner 1995ko azaroaren 3an jaio zen Kalifronian. Bere aita, Bruce Jenner medailadun olimpikoa( geroago Caitlyn Jenner)da eta bere ama Kris Jenner enpresaria.Ahizpa txiki bat dauka, Kylie Jenner. Bere amaren aldetik hiru ahizpa eta neba bakarra ditu: Kourtney Kardashian, Kim Kardashian, Khloe Kardashian eta Robert Kardashian JR. Aitaren aldetik, Caitlyn(Bruce) hiru neba eta ahizpa bakarra ditu: Brody Jenner, Casey Jenner, Brandon Jenner eta Burt Jenner.Bere bigarren izena bere amaren adiskidetik; Nicole Brown Simpson, eskuratu zuen.

Kalifornian hazi zen Kylie Jenner-ekin, Sierra Canyon School ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasi zuten. 2012an etxean ikastea erabaki zuen eta 2014an graduatu zen.

MODELAJEA

2009ko uztailaren 12an Whilhemina Models konpainiarekin kontratua sinatu zuen eta 2009ko abenduaren 21ean bere lehen lana Forever 21 kanpainarekin izan zen. 2010eko apirilaren 19an Teen Vogue aldizkariaren aplikazioan, Snapshot, agertu zen.

2011an Sherri Hill kanpainarekin hasi zen ibiltokiko modelo gisa eta New Yorkeko Moda Astean parte hartu zuen. Gainera White Sands Australia eta Leah Madden desfileetan esku hartu zuen. 2013ko azaroaren 21ean, Kendall The Society Management- ekin kontratu bat sinatu zuen eta hilabete gutxietan W Magazine- eta V Magazine-entzat paratu zuen.2014ko udaberrian, Kendall Marc Jacobs, Giles Deacon, Chanel eta Givenchy-rentzat paratu zuen. Pariseko Moda Astean, Sonia Rykiel, Bailmain, Gyvenchy eta Chanel-entzat posatu zuen eta parte hartu zuen Gisele Bundchen eta Cara Delevigne-rekin ekitaldi feminista batean.2014ko azaroan, Kendall eta Delevigne adierazi zuten ez zutela Victoria´s Secret Fashion Show-ean parte hartuko.2014ko azaroaren 15ean Kendall-ek iragarri zuen Estée Lauderen aurpegia izango zela eta markak 50.000 jarraitzaile lortu zuen Instagramen. 2015eko urtarrilaren 8an, Kendall aukeratu zuten Marc Jacobs udaberriaren kanpaian parte hartzeko. Azaroaren 3an Victoria´s Secret Fashion Show-ean egongo zela adierazi zuen.

EMANALDIA

Kendall 2007an ospetsua egin zen, bere familiaren showari esker Keeping Up with the Kardashians. 2010ean, Jenner hautatu zuten Blacklight abestiaren bideo musikalean parte hartzeko. Hawaii Five-0 telesailean agertu zen, A.J pertsonaia interpretatzen.Jenner Strawberry pertsonaia bikoiztu zuen(The High Fructose Adventures of Annoying Orange) kapitulu batean, 2014ko urtarrilaren 20an argitaratu zena.

Kendall-ek eta bere ahizpa Kyliek aldizka ekitaldi publikoak aurkezten dituzte.2011ko abustuaren 6an Glee-ren estreinaldia aurkeztu zuten. Kendall-ek Billboard Music Awards, American Music Awards eta MuchMusic Video Awards sariak aukezten ditu bere ahizpekin.

IDAZKERA

2014an, Kendall eta Kylie Rebels(City of Indra) eleberria argitaratu zuten, Maya Sloanen laguntzarekin.

MARKA PROPIOA

Kendall-ek bere familiarekin bi azazkala-berniz ditu; Kardashian Kolors by Nicole by OPI. 2013ko azaroaren 15ean Kendall-ek eta Kyliek arropazko marka atera zuten The Kendall and Kylie Collection, PacSun lankidetzarekin. 2014ko uztailean Metal Haven by Kendall & Kylie izendatutako bitxi-bilduma atera zuten.

BIZITZA PERTSONALA

2010ean, bere ahizpak, Kim Kardashian, argitaratu zuen bere ahizpa Justin Bieber-ekin ibiltzea nahi zuela. 2012an Kendallek Julian Brooks-ekin urte bateko harremana izan zuen; baina 2013ko abustuan amaitu zen Julian desleial izan zela eta. Jennerek Cara Delevigne, Gigi Hadid eta Hailey Baldwin-ekin adiskidetasuna mantentzen du; baita Justin Bieber-, Cody Simpson eta Jaden Smith-ekin.2014ko maiatzean, Kendallek primerako etxebizitza bat erosi zuen($1.4milioikoa)

2007-Gaur egun: Keeping Up with the Kardashians

2008: E! True Hollywood Story

2010: Kourtney and Khloe Take Miami

2011: Kourtney and Kim Take New York

2011: Khloé & Lamar

2012: Hawaii Five-0 AJ pertsonaia

2012: America's Next Top Model

2014:The High Fructose Adventures of Annoying Orange,Srawberry pertsonaiaren ahotsa ipintzen