Usuario:Naroacarrasco/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Txuspo Poyo[editar]

Txuspo Poyo Mendia Altsasun 1963an jaiotako artista diziplinartekoa da, Euskal Herriko Unibertsitatean 1989an Arte Ederretan lizentziaturikoa. Bere obrak zenbait influentzia jasotzen ditu; artearen historiatik, zinemaren mundutik, arkitekturatik eta zientzia-fikziozko literaturatik edaten duelarik.

Txuspo Poyo
Información personal
Nombre completo Txuspo Poyo Mendia
Nacimiento 1963
Altsasu
Residencia Bilbao
Educación
Educación

UPV-EHU (1989). Bilbo

NYU (2001) New York
Sitio web

Biografia[editar]

Txuspo (Jesús) Poyo Mendia Altsasun jaio zen, 1963an. 1989an Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen. Bere formakuntza Toronton (1990) borobildu zuen, Nafarroako Gobernuak esleitutako beka baten ondorioz. 1991an New York-era joan zen. 2001. Urtean “Marcelino Botín” fundazioak New Yorkeko  ISCPn (International Studio and Curational Program) erresidentzia bat egiteko beka bat eskaini zion, bere bigarren egonaldia izango zena hirian. Horrez gainera, garai hartan, New Yorkeko unibertsitateko CADAn (Teknologia Berrien Zentroa) ikasketak burutu zituen. Garai horretan hasi zen bere esperimentazioa zinemarekiko, bere artelanetan eragina izan zuena. Horrek inspiratu zuen, alegia “Celuloides 1993-1996” lana. Bertan, New Yorken, egonaldia egin zuen 2003ra arte.

2006an Arte eta Zuzenbideko fundazioak eta Valentziako Arteen Fundazioak laguntza ekonomikoa eman zioten “Delay Glass” izeneko proiektua aurrera eramateko. Urte berean Euskal Herria mailan “Gure Arte” saria irabazi zuen. 2007an egonaldi bat egin zuen FAAPen, Sao Paulon (Brasil)[1]​. 2008an “Unión Fenosa” saria ere eman zioten. Era berean, Madrilen ospatu ziren “Irudiaren estudiorako XV. Jaurdunaldietan” parte hartu zuen. [2]

Poyoren obra zenbait erakusketa aretotan eta museotan topa daiteke: Gasteizko Artium museoan, Lleidako Panera zentruan, Costa Ricako Arte eta Diseinu museoan eta Bartzelonako Montcada aretoan, besteak beste. [3]​ Bestalde, Poyok beste artista batzuekin batera erakusketak egin ditu, esaterako: Geopolíticas de la animación (Andaluziako Arte Garaikideko Zentroan eta Vigon), Les Rencontres Internationales Paris/Madrid/Berlín, II Trienal de Angola, File (Sao Paulon, Brasilen), Incógnitas (Bilboko Guggemheim Museoan), Cine y casi cine (Madrileko Reina Sofia museo nazionalean eta arte zentroan), Multitude (New Yorkeko Artist Spacen) eta Fundazione Sandretto Re Rebaudengo (Turinen, Italian).[4]

Obra[editar]

           Diziplinarteko artista den heinean, Poyok zenbait bitarteko erabiltzen ditu, hala nola, 16mm-ko filmak, bideoartea, zeluloideak, irudi landuak edota argazkiak. Bere estiloaren ezaugarri esanguraratsutzat jotzen dira XX.mendeko zinemaren erreferentziak eta animazio birtuala [5]

           90.ko hamarkadatik aurrera, Poyok metodologia prozesal jakin bat jorratuko du, artelanaren muntaian teknika desberdinak landuz. Belaunaldi-gertaeren ikerketa eta azterketetari heltzen die, istorioak kontatzeko. [6]

Celuloides (1993-1996)[editar]

New Yorken egon zen etapako artelana da, txirikordaturiko, tartekaturiko edo gainjarritako 35 eta 16 milimetrotakoko filmez osaturikoa. Hauek argazkiekin konbinatuak ageri dira. Konposizio bertikalak dira, New York hiriko etxe-orratzak oroitarazten dituztenak.  Txuspok “Celuloides 1993-1996” instalazioa zenbait hirietan eta herrialdeetan aurkeztu zuen; New Yorken, Bilbon, Suedian, Danimarkan eta Italian. Nafarroako museoak, La Caixak eta mexikar partikular batek ere serie honetako obrak eskuratu zituzten. [7]

Lan hau egiteko materiala New Yorkera iritsi bezain pronto aurkitu zuen artistak. Proiekturako material zinematografiko anitz erabili zuen, batez ere “Anthology Film Archive”tik eta “Rafic”etik ateratakoa. Bi artxiboetatik material ugari lortu zituen, hala nola; bobinak, bobina gardenak, koloretako filmak… [8]​Horrela, “Celuloides” lana zenbait materialen uztarketatik abiatutako lana bihurtu zen.

Passenger. 50 segundos en vertical (2006)[9][editar]

Passenger” proiektua 2006an 3D animazioa eta bideogintza digitala bitartekoak erabiliz sortutako lana da. 10 minuto eta 40 segunduko lana da, Bilboko Arte Fundazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak ekoitzita, Txuspo Poyoren zuzendaritzapenean. Bideoak Bilboko Begoña auzoa eta alde zaharra lotzen dituen igogailua eta bere ibilbideak irauten dituen 50 segunduak hartzen ditu ardatz gisa, ikuspuntua jarriz bere izaera komunikaziorako elementu gisa. Igogailu-eraikin hau Bilboko bakarra da eta 1946.urtean eraiki zen. Poyok bere lanaren bitartez . Horretarako, igogailuaren erabiltzaileak Gorka Pérez de la Peña historialariarekin hizketan jartzen ditu.[4]

Delay glass (2007)[editar]

 “Delay Glass” Poyok 2007an sorturiko animazioa da, 8 minutu baino gehiago irauten duena. Artelana Maya softwarez egina dago eta Marcel Duchamp artistarengandik jasotzen du inspirazioa, “Beira Handia” lanarengandik, zehazki. Hortaz, artelan honen berreraikuntzatzat jo izan da, Poyoren hausnarketa Duchampen obraren inguruan erakusten duena. [10]​ Poyok 3D teknologiarekin lan egiten du, makinek simulatutako pertsonai batzuei bizitza emateko. Pertsonai hauek zenbait emozio edo pentsamendu sinbolizatzen dituzte, hala nola;  amodioa, desira, harreman sexualak eta atsekabea.

Zuhaitzaren etxea (2001-2008)[editar]

Zuhaitz-Etxea (2001-2008)

2001. urtean Altsasuko udalak proiektuan zegoen kultur-etxe berriarentzat obra bat eskatu zuen. Proiektua Domingo Lumbier haur-eskolen lur-eremuan aurrera eraman behar zen, non lorategi bat zegoen. Bertan zuhaitz-etxea txertatzeko deia egin zen, aurrera eraman ez zena. Proiektua geldirik egon zen 2007ra arte, kokaleku berria esleitu zenean instalazioarentzat: Dantzalekuko hariztia. Kokapen berria zela medio, proiektuaren motibazioa aldatu zen, Altsasu ·bidegurutze gisa duen izaera nabarmendu nahi zelarik. Horrez gainera, haur-iruditeria gorpuztea da asmoa. [11]

Erakusketak[4][editar]

  • Passenger. 2006. Bilbao Arte Fundazioa, Bilbo.
  • Stalker: Cruzando puentes. 2003-2004. Moises Pérez de Albeniz galeria, Iruña.
  • Espacio 292. 2003. Senda galeria, Bartzelona.
  • Herrorismo. 2001. Project Room, Arco, Madrilen. Iruñeko plantearioa.
  • MHT Monkey Honky. 2000. Montcada aretoa, Bartzelona. La Caixa Fundazioa, Bartzelona.
  • Milky Way. 2000. Museo erotikoa, Madril.
  • Las Novias de C.Manson. 1999. vanGuardia galeria, Bilbo.

Aipuak[editar]

  1. «Poyo Mendia, Jesús - Relacionado - Auñamendi Eusko Entziklopedia». aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus. Consultado el 18 de febrero de 2024. 
  2. Gómez-Díaz, Francisco Jose (30 de abril de 2023). «La reconstrucción de El Gran Vidrio de Duchamp en 3D a través del cristal de Txuspo Poyo = The Large Glass of Duchamp 3D reconstruction behind the glass of Txuspo Poyo». Ardin. Arte, Diseño e Ingeniería 0 (12): 144-167. ISSN 2254-8319. doi:10.20868/ardin.2023.12.5064. Consultado el 18 de febrero de 2024. 
  3. Gómez-Díaz, Francisco Jose (30 de abril de 2023). «La reconstrucción de El Gran Vidrio de Duchamp en 3D a través del cristal de Txuspo Poyo = The Large Glass of Duchamp 3D reconstruction behind the glass of Txuspo Poyo». Ardin. Arte, Diseño e Ingeniería 0 (12): 144-167. ISSN 2254-8319. doi:10.20868/ardin.2023.12.5064. Consultado el 18 de febrero de 2024. 
  4. a b c Poyo Mendia, Txuspo; Israel, Nico (2006). Passenger. 50 segundos en vertical.. Bilbao: Fundación Bilbao Arte Fundazioa. 
  5. «Poyo Mendia, Txuspo | accademiaspagna». Consultado el 18 de febrero de 2024. 
  6. «Poyo Mendia, Txuspo | accademiaspagna». Consultado el 18 de febrero de 2024. 
  7. sacristán, cristina m (10 de marzo de 2012). «Los 'Celuloides' de Txuspo Poyo, en la UPV de Abandoibarra». Deia. Consultado el 18 de febrero de 2024. 
  8. Arturo (Fito), Rodríguez Bornaetxea, (2012). "Celuloides" de Txuspo Poyo https://txuspo-poyo.com/web/wp-content/uploads/2018/10/CELULOIDES-Fito-Rodriguez.pdf
  9. «"Passenger. 50 segundos en vertical". Txuspo Poyo - Fundación BilbaoArte Fundazioa». BilbaoArte. 2 de octubre de 2006. Consultado el 18 de febrero de 2024. 
  10. Poyo Mendia, Txuspo; San Martín, Francisco Javier (2008). Delay Glass. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argiltapen Zerbitzu Nagusia. ISBN 978-84457-2701-0. 
  11. Metrópolis - Txuspo Poyo, 9 de septiembre de 2013, consultado el 18 de febrero de 2024 .

Bibliografia[editar]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia; Auñamendi Eusko Entziklopedia. Poyo Mendia, Jesús. Enciclopedia Auñamendi , 2024. [Kontsultatze data: 2024ko otsailak 18]. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/poyo-mendia-jesus/ar-118361/
  2. Gómez-Díaz, F. J. (2023). La reconstrucción de El Gran Vidrio de Duchamp en 3D a través del cristal de Txuspo Poyo= The Large Glass of Duchamp 3D reconstruction behind the glass of Txuspo Poyo. Ardin. Arte, Diseño e Ingeniería, (12), 144-167.http://polired.upm.es/index.php/ardin/article/view/5064
  3. Academiaspagna (2021). Poyo Mendia, Txuspo [Web orrialdea] https://www.accademiaspagna.org/portfolio/poyo-mendia-jesustxuspo/
  4. Arturo (Fito), Rodriguez Bornaetxea, (202). "Celuloides" de Txuspo Poyo.
  5. Poyo Mendia, Txuspo, Israel, Nico (2006). Passenger. 50 segundos en vertical. Fundación Bilbao Arte Fundazioa.
  6. Poyo Mendia, Txuspo, San Marín, F.J (2008). Delay Glass. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  7. Saristán M, C. (2012ko martxoak 10). Los "Celuloides" de Txuspo Poyo, en la UPV de Abandoibarra. Deia https://www.deia.eus/cultura/2012/03/10/celuloides-txuspo-poyo-upv-abandoibarra-5462317.html