Usuaria:Ganboa/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Kalpona Akter (Chandpur, Banglades, 1976) Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)-Langileen Solidaritaterako Bangladesheko Zentroko zuzendari exekutiboa da. Alison Des Forges Human Rights Watcheko saria lortu zuen giza eskubideen alde egindako lanari esker.

Biografia[editar]

Kalpona jantzigintza industrian lanean hasi zen 12 urte zituela. Hilean 6 dólar irabazten zituen. Nerabea izanik, lanetik egotzi eta zerrenda beltz batetan sartu zuten bere fabrikan sindikatu bat sortu nahi izateagatik. Kalpona lan eskubideen defendatzailea da, internazionalki ezaguna. Nazio Batuetan parte hartu du, eta baita AEBetako Kongresuko kideentzako bilera informatiboetan ere, besteak beste; Bangladesheko jantzigintzako langile emakumeen eguneroko egoera tamalgarria salatzeko.

Nazioarteko komunikabideek hainbatetan elkarrizketatu dute, hala nola: The Guardian,3​ Democracy Now4​ eta BBC,5​ batez ere Tazreen Fashions-eko sutearen ondoren, eta Rana Plaza eraikuntzaren kolapsoa eta gero.2

Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)- Langileen Solidaritaterako Bangladesheko Zentroa herriko lan erakunde eraginkorrenetarikotzat dute lan eskubideen aldeko nazioarteko mugimenduak eta nazioarteko jantzigintza elkarteek. Levi Strauss & Co. L BCWSri buruz esan du “mundu mailan errespetatua den lan eskubideen erakunde bat da, ezinbestekoa Bangladesheko jantzigintza industriako lan hausteak dokumentatzeko eta zuzentzeko”.6

Sariak[editar]

·  2016 – Alison Des Forges Human Rights Watcheko saria giza eskubideen alde egindako lanari esker.78

Erreferentziak[editar]