Ir al contenido

Usuario:Urkosko

De Wikipedia, la enciclopedia libre

ENE KANTAK GRUPO MUSICAL INFANTIL ZER DA ENE KANTAK?

Ene Kantak proiektua Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatu zuten 2011. urtearen hasieran. Haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte, eta beste batzuetan, hainbat lurraldeetako herrikoiak direnak moldatu. Euren lehen proiektuaren erdialdera, Jesus Irujo batu zitzaien, proiektu honi aterabidea eman nahian.

Ene Kantak-ek beti xede bat izan du argi: euskara jorratzen zein lantzen duen elkarteren bati diruz laguntzea. Lehen proiektua prestatzeko Sortzen Ikasbatuaz-ekin jarri zen harremanetan: 19 abestiz eta bideoklip-ez osatutako cd eta dvd-a editatzea zen asmoa. Sortzenen lana finantzatzea eta banaketa egitea izan zen, eta salmentekin lortutako dirua Nafarroako zonalde "ez euskaldunentzako" izan zen batez ere, hala nola Artaxoa eta Mendigorriarentzat. Haur horiek herri horietan ez dute euskaraz ikasteko aukerarik eta beste toki batzuetara jo behar dute D ereduan aritzeko. Horrela, laguntza ematen zaie familia horiei.

Orain dela bi urte euren lehen CD-DVDa aurkeztu zuten: Ene kantak. Bertan 19 kanta eta zegozkien bideoak grabatu zituzten. Kanta hauen koreografiak eta mugimenduak haurrek beraiek sortutakoak ziren, ikusleak hauek imitatzeko helburua izanik. Horrez gain, bideoetan aukera zegoen abestiak zeinuen hizkuntzan jarraitzeko.

Honen ondorioz, Ene kantak proiektuari epe luzean forma gehiago emateko beharra ikusi genuen, eta erabaki bat hartu genuen: egindako lan bakoitzeko, salmenten kopuru bat euskararen alde lanean jarduten duen elkarte zein talderi ematea.

Aurreneko proiektuaren ondoren eta gure abestiek harrera ona izan zutela ikusirik, 2012. urteko negua iritsi zen eta urtaro honi lotutako abestiez osatutako cd-a egitea pentsatu genuen. Neguko beste abesti mota batzuk ere badirela ikusten genuen, inongo erlijioarekin loturarik ez dutenak, hain zuzen. Olentzeroren astoaz, garaiko otorduetaz eta bertan sortzen den giroaz hitz egin nahi genuen, elurraz hitz egin nahi genuen...

Neguko abestien cd-a egiteko Nafarroako bertso eskolarekin jarri ginen harremanetan. Lehenengo lanean hainbat bertsolarik hartu zuten parte, eta bigarrenean beraien parte-hartzea ia ezinbestekoa ikusten genuen: zortzi bertsolariren ahotsak entzun daitezke azken lan honetan. Banaketarekin lagundu ziguten eta euren lana eta antolakuntza eredugarria izan da. Bigarren disko hau (Neguari abesten) Ene kantak-ek finantzatua izan da, eta kopuru bat Nafarroako Bertso Eskolarentzat izan da.