Ir al contenido

Usuario:Diana H. Palacios

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Lilipa Arrunta[editar]

Lilipa arrunta anbulo gaiztoa ere deitua (Narcissus pseudonarcissus) landere iraunkor eta erraboilduna da. Amaryllidaceae familiako da.

Nolakoa da?[editar]

Bere erraboila zuria da barrutik baina belzkara kanpotik. Hostoak 35cm izatera iris daitezke.

Neguaren amaieran eta udaberriaren hasieran loratzen da, otsaila eta maiatza bitartean.

Non aurkitzen da?[editar]

Ipar eta erdialdeko europako baso hezeetan dute jatorria. Euskal Herrian hainbat azpiezpezie daude.

Espezie hau Europa mendebaldean bizi da, Espainia eta Portugaletik ekialderantz Alemaniaraino eta iparralderantz Ingalaterra eta Galeseraino. Lorategietan landatzen da eta Balkanetan, Australian, Estatu Batuetan eta beste hainbat tokietan ezarri dira.

Britainia Handian murriztu izan da kopurua nekazaritzaren areagotzearen, basoen mozketaren eta lorategietan erabiltzeko erroen deserrotzearen ondorioz.

Basoetan, larreetan eta lur harritsuan hazten dira.

Nola ugaltzen da?[editar]

Intsektuei esker gertatzen da ugalketa (entomofila), haien lorea polinizatzen baitute. Halaber, liliparen haziak inurriek sakabanatzen dituzte, beraz, esan ahal da, Lilipa arruntaren sakabanaketa mirmekokorioa dela.

Antzeko espezieak[editar]

Zertarako erabil daiteke?[editar]

Ezin dira jan, pozoitzuak dira.

Ba al dakizu?[editar]

Bere izen zientifikoaren (narcissus pseudonarcissus) jatorria istorio batetik dator:

“Kondairak dio Nartziso izeneko gazte ederrak maitasunezko proposamen guztiei ezetza ematen ziela. Mendeku bezala jainkoek aintzira batean ikusi zuen bere buruaren islaz maiteminduarazi zuten eta aintzira barrura erori zen bere buruaren bila. Itota hil zen eta toki horretan bertan bere izena daraman lorea hazi zen.”