Ir al contenido

Usuario:Aimarelgezabal

De Wikipedia, la enciclopedia libre

ZUNTZ MINERALAK

1.-BEIRA ZUNTZA

Zuntz erregaitza da;oso egokia, beraz, sute arriskua duten lekuetarako. Gainera, propietate isolatzaile onak ditu; horrenbestez, lodiera askotako panelak fabrikatzeko erabiltzen da. Hala ere, ez da egokia jantzietarako, zuntz txikiak askatu eta horiek azala narritatzen dute eta. Poliesterrezko erretxinarekin bustitzen denean, beirazko zuntzak propietate mekaniko nahiko onak ditu. Beirarekin itsasontzi askotako kroskoak edota motorretako karenejeak fabrikatzen dira.

2.-ZUNTZ OPTIKOAK

Zuntz optikoak siliziotik ateratzen dira; halako zuntzak material bakoitzak argia bere erara desbideratzen duela aintzat hartzean oinarritzen dira, material bakoitzaren errefrakzio indizearen arabera. Zuntzaren erdiko atalak, arima deritzonak, errefrakzio indize handia dauka eta, zuntzaren azalerantz hurbildu ahala, errefrakzio indizea gutxitzen doa, silizioari fabrikazio prozesuan sartu zaizkion ezpurutasunei esker. Horrela, kanporantz desbideratzen diren argi izpiak islatu eta zuntzaren erdirantz itzultzen dira transmititzen den argiak ihes egin ez dezan. Halako zuntzei esker, informazio digitalizatua irudiak, testua eta hotsak itzelezko kantitatean transmiti daiteke.

3.- METALEZKO ZUNTZAK

Urrezko eta zilarrezko hariak mende askotatik hona erabiltzen dira ehunak apaintzeko.Hamarkada batzuetatik hona,altzairuzko,kobrezko edo aluminiozko zuntzak erabiltzen dira,gauza askotarako. Altzairu herdoilgaitzezko zuntzak industriako gauza batzuetarako erabiltzen dira,automobilen pneumatikoetan edo kableen ``arimeta´´adibidez. Kobrezko sare mailadun ehuna ere beste aplikazio ezagun bat da; ehun hori eroaleen isolatze elektromagnetikorako erabiltzen da. Kable ardazkideek sare maila bat dute ehota, eroale nagusiaren inguruan.