Diferencia entre revisiones de «Club de Remo Isuntza»

De Wikipedia, la enciclopedia libre
Contenido eliminado Contenido añadido
m Revertidos los cambios de 79.157.162.130 a la última edición de Superhori
Línea 9: Línea 9:


[[Categoría:Clubes de remo del País Vasco]]
[[Categoría:Clubes de remo del País Vasco]]
Antzina, estropadak dema ziren kirola baino gehiago euskaldunontzat. Elkarren kontra indarra neurtzeko modu bat zen, dibertsioa baino gehiago, desafioa.

Trainerua antxoa eta sardina portutik urre arrantzatzeko untzia zen, eta bera aukeratu zen estropadetan erabiltzeko bere arintasun eta egiteko modu egokiarengatik.

Lekeition 1856 urtean 11 traineru zeuden, eta 16 1883an. Arrantzuntziak 6 eratakoak ziren: alturako txanelak, traineruak, altura potinak, potin txikiak, botakorroiak eta batelak.

Estropadetan arrantzaleek jarduten zuten, eta gordetzea merezi zuela pentsatzen zuten, ez arrantzaleen atseginerako, herriko eta kanpoko handiki eta turistek disfrutatzeko baizik.

Arrauna, traineruetan egiten zen moduan, gauza tipikotzat jotzen zen, baina ez kiroltzat. Urteak pasa beharko ziren estropadetan kirol taldeek parte hartzeko.

Lekeitiok, duela gutxi arte ez du izan arraunaren kirol jardunean kirol talderik, banakako jardunak bakarrik izan ditu.

Gonbidapenei dagokionean, 1911 eta 1932 artean Donostiako Udalak 13 aldiz gonbidatu zituen Lekeitioko arrantzaleak Kontxako estropadan parte hartzeko. Herriko arrantzaleek ez zieten erantzun gonbidapen horiei.

Dirudienez, Lekeition ezin izan zen tripulazio egokirik osatu, lan arrazoiak edo bestelako arrazoiak medio. Traineru falta ez zen Kontxara ez joateko arrazoi izan, bai baitakigu estropadetarako traineru bat bazela. Traineru hau ezagunagoa zen sortu zituen eztabaidengatik lortu zituen garaipenak baino.

1926 urtean Ramon Solano y Adan de Yarzak Lekeitioko arrantzaleek estropadetan lehiatzeko traineru bat egitea agindu zuen.

Ondarroan bazuten estropadetan jarduteko trainerua. Ondarroak, denbora askoan lehiatu gabe egon ondoren, 1925ean Portugaleteko bandera irabazi zuen, Club Deportivo Aurrerak batetik, eta Santa Clara eta San Pedro kofradiek bestetik lagunduta.

Garaipen horrek arraunketen egutegiko proba nagusian parte hartzeko gogoa handitu zen ondarrutarren artean. Horretarako bazuten untzia, baina entrenatzeko beste untzi bat behar zutela pentsatu zuten.

Leon Ocamicak, garai hartako Lekeitioko alkateak, informe bat bidali zuen 1926ko uztailaren 26an Gobernu Zibilera. Bertan jasotzen zenez, Ramon Solanok jakin zuen ondarrutarrek trainerua behar zutela, eta berea eskaini zien “probatzeko eta traineru horrekin jarduteko beste batzuekin konparatuz emaitza onak ematen bazituen”. Alde bien artean elkarrizketa gehiago izango ziren, eta tratua egin zuten, baina alde bakoitzak modu desberdinean ulertu zuen tratu hau.

Uztailaren erdi aldean, Ondarroako tripulazioa etorri zen Lekeitiora trainerua hartzeko, eta orduan hasi ziren eztabaidak.

Ramon Solanok ez zuen trainerua entrenatzeko bakarrik erabiltzea nahi, baina ondarrutarrek lehiarako beste bat nahiago zutela erantzun zioten.

Club Deportivo Aurreraren historiak dioenez, lehiaketarako traineru bat erosi zuten, baina Lekeitioko arrantzale zaharrek ziotenez ondarrutarrei Nerbioi itsasadarreko untziren bat jasotzeko hitza eman zieten.

Leon Ocamicaren txostenak dioenez, ondarrutarrek ez zuten Solanok jarritako baldintza onartu, eta orduan Solanok untzia saltzea proposatu zien. Eskaintza horri ere ezezkoa eman zioten ondarrutarrek. Azkenik, traineruaren jabeak, bere untzia Kontxako uretan lehian ikusteko gogo biziz, trainerua utziko ziela agindu zien, eta opari bat eskaini Donostiako bandera irabazten bazuten. Proposamen hau ere ez zuten onartu ondarrutarrek.

Hori dela eta, bi herrietako arrantzaleak elkarrekin haserretu ziren, eta liskarrek 1926ko udara guztian jarraitu zuten. Gauzak honela, ondarrutarrek gehien nahi zutena eta lekeitiarrek gutxien desiratzen zutena gertatu zen: Club Deportivo Aurrerak Donostiako bandera irabazi zuen irailaren 5 eta 12an egindako estropadetan. Ondarroan festa handia egin zuten, eta ospakizunetan Lekeitioko familia bat pasa zen euren etxerako bidean. Ondarrutarrek familia ezagutu, eta aitari alabak bertan uzteko eskatu zioten, etorkizunean Lekeitiok arraunlari onak izan zitzan.

Horretaz gain, handik egun batzura, bi bertso paper argitaratu ziren. “Bertso Berriac, Jose Brochec jarriac”, eta “Bertso berriak Burgoak jarriak” ziren bertso paperok. Lekeitioko familiako aita horri esandakoa aipatzen zen bertsootan. Ocamica alkateak pazientzia galdu zuen, eta gertakizunok gobernadoreari jakin arazi zizkion, bertso paperak ere bidaliz.

Gobernadoreak, urriaren 5eko ofizio baten bidez, Jose Burgoa Pagateri 100 pezetako isuna jarri zion bere baimenik gabe orri inprimatuak argitaratzeagatik, eta beste 100 pezeta 8. bertsoan esandakoengatik:

'Desaide asko aditu degu
Bizkaiko portu batetik
Asarre samar gaur ere dira
Ezdakit ori zergatik;
Zer kulpa degu arraunlariak
Zuek ez izanagatik?
Emengo kastak ateratzeko
Bialdu pare bat ortik'.
Gauzak baretzeko, Ondarroa eta Lekeitioko udalek adiskidetze ekitaldi bat antolatu zuten azaroaren 24rako. Herriko eta kanpoko jendea gonbidatu zuten, eta liskarra epeldu egin zen.

Hala ere, norgehiagokak estalita jarraitu zuen, ondarrutarrek ez baitzuten estropadetan parte hartu urte asko pasa arte, eta Lekeitiok ez zuen trainerurik atera 1977arte. Urte horretan “ISUNTZA ARRAUN ELKARTEA” sortu zen, eta izena (Isuntza) 1926an halako liskarra sortu zuen traineruaren izenetik hartu zuen, “Isuntza” trainerutik.

1977. urtean, algortar bat, BALERIO BASOZABAL, eta lekeitiar gazte koadrila bat elkartu eta arraun talde bat sortzea pentsatu zuten: Isuntza. Ordurarte, nahiz eta Lekeitio herri arrantzalea izan, ez zegoen benetako zaletasunik ez tradiziorik . Mende hasierako apustuak eta Kai Alde elkarteak, bere estatutuak betetzeko, eduki zuen batela ziren errefentzia bakarrak Isuntzaren aurretik.

Lehenengo urteak gogorrak eta goxoak izan ziren aldi berean. Errekurtso eta material falta eta ezjakintasuna, ilusio eta partaide guztien gogoarekin gainditzen ziren. Herrian ez zegoen beste kirol talde indartsurik eta lehenengo momentutik eskatu eta lortu zen herriaren babesa eta laguntza.

1978. urtean hasi zen Isuntza estropadetan parte hartzen. Lehenengo batelak eta trainerillak beste klub batzuk emandakoak eta utzitakoak ziren eta entrenamendu modura nahikoa zen arraunean ikastea. Urrun gelditzen dira garai haiek; orduan, herritik edo ingurutik korrika ibiltzea zoroen edo Isuntzakoen gauza zen, eta estropadetara joatea erronka. Nola joan? Non eraman batelak? Nork zekien orduan non zegoen Zierbena edo nongoa zen Kaiku?. Baina estropada lekura heldu egiten ziren, herri berriak ezagutzeak sortzen duen zirrarak lagundurik.

Hasieran gutxik pentsatzen zuen Elkarte honek hainbeste eta hain sendo iraungo zuenik, baina lehenengo boom eta emaitza onak (bikainak) pasa ondoren zaletasuna eta herriaren babesak fresko jarraitzen zuten eta aurretiaz jasandako gabezia material eta teknikoak, apurka apurka, asetzen joan ziren.

Lokal berria egin zen 1986an eta prestakuntza teknikoan ere aurrerakada handia eman zen. Bazkide kanpainak emaitza bikainak izan zituzten eta Udalaren babes ekonomikoari eta zuzendaritza batzorde aktibo bati esker (SANTI ZUMARAN, JULIAN ARRATE, JOSU ABOITIZ, JUAN LUIS ROBLES, JESUS ABOITIZ, JESUS ALZIBAR, JOSE MANUEL ARRIZABALAGA…) trantsizio urteak, hamargarren urtetik aurrera, nahiko ondo pasatu ziren. Kirol emaitzei ondo eutsiz, gehien bat gazte mailan.

Urte haietan sartzen zen diru guztia dena zen klubarentzat: bazkideenak Udaletxekoak, arraunlarien sariak… . Kluba altxatu behar zen eta etorkizunerako prestatu, eta horretan denak jartzen zuten zerbait - bakoitzak ahal zuena - .

Lokal berria egiteak beste ikuspuntu bat eta handitasuna eman zion klubari herrian ez baitzegoen beste horrelakorik, ezta antzekorik ere. Kontxan parte hartzea lortu zen 1986an eta hurrengo urteak garrantzitsuak izan ziren handitasun honi eustea lortuko zen edo ez jakiteko.

hamarkadarekin benetako heldutasuna lortu zen Isuntza Arraun Elkartean:
Babesle sendoak, diru iturriak finkatuz.
lana banatu, momentu puntualetarako, laguntzaile taldeak lortuz (balizatzaileak, salmenta arduradunak…)
klub barruan bakoitzak bere ardurak hartzea. Lehenengo urteetako denok dena, behar denean bakarrik erabiltzera pasatu da.
kirol eta prestaketaka fisikorako material onenetarikoa lortzea.
aurretiaz geneuzkan herriaren eta udalaren babesa mantentzea.
Guzti hau eskuan edukita, kirol emaitza garrantzitsuak lortzea bakarrik falta zen, baina gero eta zailago bihurtzen joan zen helburua. Alde batetik, gero eta talde gehiago zegoen lehian eta denak gu bezain ondo prestatuta; eta bestetik, kontutan izan behar dira Lekeitioko herriaren berezitasunak: udaldiko martxa giroa, kanpoan ikasi edo lan egin beharra.... Honek arazo handiak sortzen ditu urte batzutan jende berdina ibiltzeko, eta hau baldintza nagusia da punta puntako koadrila batzeko.

Dena dela, orain arte bezala edo hobeto lan egiteko gogoarekin gaude klub handi honen barruan eta inguruan mugitzen garenok.

Hasierako hiru helburuei beste bat gehitu genien:

Lekeition kirola bultzatzea gehien bat gazteen artean.
Arraun zaletasuna zabaltzea.
Estropadetan parte hartzea.
Urtero trainerua ateratzea.
Laugarren hau ezinbestekoa ikusi genuen inguruko herrietan (Mundaka, Elantxobe, Bermeo...) gertatu zena ezagutuz: urteren batean trainerua atera ezin izan zutenean, zaila gertatu zitzaien epe motzean berriro uretan egotea.

1999.urtean etorri ziren Isuntza Arraun Elkartearen gorakada eta lehenago aipatutako emaitza onak. Urte honetan bertan gure traineruak, lehen mailako lau ikurrin irabazi, Bizkaiko txapelketan bigarren postua lortu eta Euskadin hirugarren egin ondoren, Kontxan sartzea lortu zuen denboraldia biribilduz.

2000. urtean, gure traineruak, aurredenboraldiko bi ikurrin, ligako sailkapen estropada eta Bizkaiko Txapelketa irabazi zituen. Ligan ere, hainbat ohorezko postu lortuz. Hala ere, ezustekoa Kontxako sailkapen estropadan etorri zen, ehuneneko gutxi batzuen erruz kanpoan geratu ondoren.

2001. urtean, 3.urtez jarraian goi mailan kokatzea lortu zuen traineruak, A ligako estropada guztietan parte hartzeko postua eskuratuz. Baita ere, esan beharra dago, 22urte trainerua entrenatzen igarotako, Josu Abiotizek, Pablo Fernandezen eskuetan utzi zuela trainerua. Urte honetan garaipen garrantzitsurik lortu ez bazuen ere, Euskal ligan postu esanguratsuak lortu zituen.

2002.urteko denboraldia ere, ondo hasi zen, aurredenboraldiko ikurrin bat irabazi ondoren, euskal ligan lehenengo ihardunaldian sailkatzea lortu zuen. Beste alde batetik, trainerilla mailan, Bizkaiko txapelketa irabazi zuten eta Bateletan ere gazteek hainbat garaipen erdietsi zituzten.

2003.urtean, gure traineruak, TKE ligan sailkatzea lortu zuen, onenen artean kokatuz. Azkenean, kostata bada ere, maila mantentzea lortu zuen eta aurten emaitza hobeak lortzeko asmoarekin lanean gogor dihardugu. Gainera, seniorren trainerilak, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen eta bateletan ere, kadete eta senior mailetako Bizkaiko txapelketak irabazi ziren eta infantilak estatuko txapelketan parte hartu zuten A Coruñan.



GAZTEAK

2006an bateletan infantillak bizkaiko bandera irabazi, liga irabazi eta euskadikoan klasifikazioan lehenen zetoztela bide okerretik zartu ete eliminatuta gelditu ziren eta Espainiako denborarik onenena zuten.

Revisión del 20:50 1 oct 2009

Isuntza Arraun Elkartea (en euskera Club de Remo Isuntza) es un club de remo del municipio vizcaino de Lekeitio.

Fue fundado en 1977 y recibe el nombre de la playa de Isuntza en el propio municipio.

En 2003 fue una de las traineras fundadoras de la Liga ACT, en cuya máxima categoría remó hasta su descenso en 2005 a la Liga ARC.

Enlaces externos